logo ziurra

Ziurra

Komunikazio ziurtatua

Gaur egun, eAdministrazioa edo izapide telematikoak erronka handia bihurtu dira Gobernuentzat eta enpresentzat. Hiritarrengana etenik gabeko zerbitzu baten bidez eta prozesu eraginkorragoekin hurbiltzeko erronka handia bihurtu dira.

Izenpe ziurtapen-agintari, eta, aldi berean, denbora zigilatzeko agintari den aldetik, konfiantzazko hirugarren baten moduan jardun dezake (“notario digital” moduan), eta  egintza juridikoaren errealitatea eta egindako kontratazioa bermatu ahal izango du.  Horretarako, mezu elektroniko bat igorri dela eta hartzaileak mezu hori hartu duela fede emateko moduan jardun ahal izateko zerbitzua sortu du.

Erraztasun teknologikoa baliozkotasun juridikoarekin

Hau da, mezu elektronikoak bidaltzeko eta bidalketaren unea eta mezuaren integritatea bermatzeko tresna bat eskaintzen die hiritarrei eta erakundeei. Gainera, hirugarren bati aurkeztu ahal izateko ebidentziak ere sortzen ditu.

Mezu elektroniko ziurtatuak bidaltzeko Izenperen Ziurra zerbitzua posta elektronikoko edozein aplikaziotarako erabil daiteke. Aurreikusitako beharretara gehien egokitzen den aurreordainketa-paketea aukeratzea eta zerbitzuan alta emanda egotea da baldintza bakarra zerbitzua erabiltzeko. Horretarako, ondoko formularioa bete eta info@izenpe.com helbidera igorri behar da.

Eskaera-formularioa:

Ziurra komunikazio ziurtatuan alta hartzea (PDF, 128 KB)

Onurak:

Bidalketaren froga:

Zerbitzuak BIDALI ETA JASOTAKO MEZU ELEKTRONIKOEN ERREGISTROA hornitzen du. Mezuaren eta eranskinen laburpena eta hartzailearen zerbitzariak emandako erantzuna gordetzen ditu.

Edukiaren froga:

MEZUA SINATU ETA ZIGILATZEAK babestu egiten du bai mezuaren edukia, baita eranskinen edukia ere, integritatea eta ukorik eza ziurtatuta.

Timestamp ofiziala:

BIDALKETAREN UNEA ZIURTATZEN DU, bidalketa-unean ukoa saihesteko.

Ebidentzia onargarria:

Bidalketaren unea eta MEZUAREN INTEGRITATEA ETA BENETAKOTASUNA ziurtatzen ditu.

Jardunbidea:

Mezu elektroniko ziurtatuak posta elektronikoko edozein aplikaziotatik bidal daitezke.

Ziurra zerbitzuan alta emanda egotea besterik ez da behar.

Urratsak: Igorlea

  • Bidali nahi duzun mezuan .ziurra.izenpe.eus luzapena gehitu (adibidez, mailproba@posta.com.ziurra.izenpe.eus).
  • Lehenik, sinatutako mezu elektroniko bat jasoko duzu. Bertan, bidalitako mezua jasoko da sortutako denbora-zigiluekin batera.
  • Ondoren, bidalitako mezu elektronikoaren ebidentzia jasotzen duen sinatutako mezu elektronikoa jasoko duzu.

Urratsak: Hartzailea

Komunikazio ziurtatu bat dela adierazten duen sinatutako mezu elektroniko bat eta erantsitako jatorrizko mezua jasoko dituzu.

Araua betetzea:

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren araudi berrirako proposamenak, identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuei buruzkoak (7. atala), honela dio:

  1. Entrega elektronikoko zerbitzu baten bidez bidali edo jasotako datuak froga gisa onargarriak izango dira prozedura judizialetan, datuen integritateari dagokionez eta datuak hartzaile jakin bati zein data eta ordutan bidali zitzaizkion edo hark zein data eta ordutan jaso zituen jakiteko ziurtasunari dagokionez ere.
  2. Entrega elektronikoko zerbitzu kualifikatu baten bidez bidali edo jasotako datuek datuen integritatearen legezko presuntzioa izango dute, baita entrega elektronikoko sistema kualifikatuak adierazten dituen datuak bidali edo jasotzearen data eta ordua zehatz adieraztearen presuntzioa ere.
Joan hasierara