Zerbitzu gehigarriak

Nabarmentzen dugu

NISAE. Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarregingarritasunerako Nodoa NISAE

NISAE. Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarregingarritasunerako Nodoa NISAE

NISAE da euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztietarako plataforma komuna, haien artean eta gainerako administrazioekin (estatuko administrazio orokorrarekin eta autonomia-erkidegoetako administrazioekin) datu elektronikoen trukea inplementatzeko, betiere sinergiak uztartuz.

Gehiago irakurtzeko
Doako SSL ziurtagiriak .eus domeinuetan

Doako SSL ziurtagiriak .eus domeinuetan

SSL ziurtagiriek gure web-guneetan HTTPS protokoloak erabiltzeko aukera ematen dute, betiere web-guneko erabiltzaileen eta zerbitzariaren artean komunikazio segurua bermatuz. Ziurtagiri horiek gure web-gunea ostatatzen den zerbitzarian instalatzen dira, eta, erabiltzaileek zerbitzariarekin trukatzen duten informazioa enkriptatzeari esker, ohikoenak diren segurtasun-arazoetako batzuez babesten gaituzte, hala nola Man in the Middle izeneko erasoez.

Gehiago irakurtzeko
Konpromisoak gizartearekin

Konpromisoak gizartearekin

Izenpek konpromiso irmoa du berdintasunarekin, prebentzioarekin eta euskararekin. Konpromiso hori sozietatearen zerbitzu-joeraren emaitza da eta bat dator gizartearen, lanaren, ingurumenaren eta enpresaren arloko bere eginkizunarekin, ikuskerarekin eta balioekin.

Gehiago irakurtzeko
Joan hasierara