Ziurtagiri profesionalak: langile publikoarenak

Herri-administrazioetako langilei zuzentzen zaie. Tresna berri horren soluzio teknologikoek eguneko kudeaketa telematikoan eraginkortasun handiagoa lortzen lagunduko dute. Horrez gain, txartelaren titularrek txartel horrekin izapide digitalak egin ditzakete hainbat administrazio publikorekin, eta lanbideko barne-izapideetan ere erabil ditzakete.

Eskaera egiteko garaian, erakundearen edo langilearen profila kontuan izanik, zertxobait aldatuko da jarri beharreko dokumentazioa eta jarraitu beharreko prozedura.

Berritzeak

IZENPEren ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, IZENPEk horren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako helbide elektronikora. Berritzeetan beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri horren hasiera-data aktibo dagoen ziurtagiriaren iraungipen-dataren ondorengoa izango da, bata iraungi eta bestea erabiltzen hasteko.

*Oharra: 2022ko apirilaren 1etik aurrera, ziurtagiri profesionalen indarraldia 3 urtekoa izango da. Oharra teknikoa (PDF, 148 KB)

Izenperen ziurtagiri profesional onartuak langilea bere  erakundearekin lan-mailan lotuta dagoen pertsona gisa identifikatzen du, eta, horrela, bere lan-esparruan zenbait kudeaketa arin eta segurtasunez egiteko aukera ematen dio.

Ziurtagiri horiek entitatearen zuzendaritzak eskatzen ditu, eta zuzendaritzak berak ezeztatuko ditu. Horrenbestez, antolakundearen barruan egon daitezkeen aldaketen aurrean, baimenak modu sinplean kudeatzeko aukera ematen du.

Ziurtagiri korporatiboen konfigurazioa dela eta, on line tramitazioez gain, beste eragiketa osagarri batzuk ere egin ahal izango dira:

  • Ordenagailuko saioari hasiera ematea (Smart Card Logon)
  • VPN sarerako konexioa

Entitate publikoetako langileentzako ziurtagiri eskatzea

Entitate motaren arabera, ekarpen gisa jarri beharreko dokumentazioa eta prozedura zertxobait desberdina da. Horregatik, gida labur batzuk dituzu eskura, kasuan kasu jarraitu beharreko urratsekin eta eskaera bideratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioarekin:  Behera karga ezazu zure entitateari dagokion dokumentazioa, eta hala prozedura eta zer dokumentazio behar den jakingo duzu:

  1. Entitate motaren arabera ziurtagiria bideratzeko gidak eta formularioak:
  2. Ziurtagiriak eskatzeko/berritzeko formularioak (biak osatu beharko dira):
    1. Izenperen ERAKUNDE PUBLIKOETAKO LANGILEEN ziurtagiria - BAIMENA  formularioa (PDF, 126 KB) Eskatzaileak soilik bete beharrekoa. Alkatea, idazkaria edo entitateko presidentea. Formularioa sinadura elektroniko bidez sinatu ahal izango du, baldin eta sinadura elektroniko onartuko ziurtagiria badu, eta posta elektroniko bidez bidali ahal izango dio IZENPEri.
    2. Izenperen ERAKUNDE PUBLIKOETAKO LANGILEEN ziurtagiria – GAKOEN EDUKITZAILEA  formularioa (PDF, 143 KB) aurreko formularioarekin batera gakoen edukitzaile adina eskaera bete eta aurkeztu beharko da, hau da, ziurtagiri korporatibo bat izango duen pertsona adina.Formularioa eskatzaile nagusiak sinatuko du, eta horrek identifikatuko du ziurtagiri baten etorkizuneko titular bakoitza.

Eskatzaileak beretzat izango den ziurtagiri korporatibo bat behar badu, beste hirugarren batek eskatu beharko du.

Interesgarria izan dakizuke

Zerbitzuen eta tresnen ataria

BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.

Kudeaketa-panelera sartzea

Soluzio gehiago

  • Idazki, sinadura-tresnak
  • Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
  • Ef4ktur, faktura elektronikoa
Ikus soluzio guztiak
Etxera