TicketBAI ziurtagiriak
- TicketBAI proiektua
- Nola aukeratu ziurtagiria TicketBAIrako
- TicketBAI-rako ziurtagiri esklusiboak
- Ohiko galderak
- Harremanetarako
Hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.
Funtsean, TBAIk fakturak kateatzen ditu, eta elektronikoki ere sinatzen dira. Horrek eragotzi egiten du fakturak manipulatzea edo ezabatzea.
TicketBAI betetzeko, beharrezkoa da fakturazio-software bat eta/edo tiketak jaulkitzeko software bat izatea, foru-ogasunek ezarritako software bermatzailearen erregistroan inskribatuta dagoena, bai eta ziurtagiri elektroniko bat ere, Ogasunera igorri behar diren Ticketbai fitxategiak sinatzeko. Izenpek hainbat ziurtagiri mota ematen ditu, TicketBAI betetzeko erabil daitezkeenak.
Fakturatzeko eta/edo tiketak igortzeko softwarerik ez baduzu, aldundiek eskaintzen dituzten doako aukerak kontsulta ditzakezu. Baliteke zure banketxeak eta/edo soluzio informatikoen enpresak ere konponbide osoren bat eskaini ahal izatea.
Ogasun bakoitzarekin izapidetzeko informazio tekniko eta juridiko guztia eta xehetasunak egoitza elektroniko bakoitzean daude argitaratuta:
Zein ziurtagiri da egokiena Euskadin zergapekoa naizen aldetik, TicketBAI bete ahal izateko?
Ziurtagiri elektronikoa BAI Ticketerako erabiltzeko erabakia hainbat faktoreren araberakoa da:
- Izaera juridikoa.
- Fakturan edo tiketean erabiliko den softwarea.
- Fakturazio-egoera.
- Ziurtagiriaren ezaugarriak.
Baldintza horien araberako ziurtagiririk egokiena aukeratzen lagunduko digun gida osoa dugu.
TicketBAI-rako Izenpe ziurtagiriak hautatzeko gida (PDF, 398 KB)
Baina laburbilduz, Izenpek honako hauek gomendatzen ditu:
Ticketbai-n fakturazio-fitxategiak elektronikoki sinatzen dira, eta, horretarako, Izenpek ziurtagiri elektroniko hauetakoren bat erabiltzea gomendatzen du:
- Gailuaren ziurtagiria: gailu bakoitzerako identitate bakarra ematen du, instalatuta eta fakturak jaulkitzeko gailuari lotuta.
- Autonomo ziurtagiria*: kualifikaziorik gabeko ziurtagiria, jarduera ekonomikoak autonomo gisa deklaratzen dituzten eta ziurtagiri horren eskatzailearen IFZ bermatzea helburu duten pertsona fisikoentzat emana.
Ziurtagiriak eskatzeko aplikazioa TicketBAI (PDF, 973 KB)
* Ezin izango da eskatu nekazaritza-, abeltzaintza- eta/edo baso-jarduerak egiten badira eta EJZn alta emanda ez badago.