logo scap

Scap

Argitalpena jasota uzteko eta begiratzeko zerbitzua

Tresna moldakorra eta erraza, argitalpenei segurtasuna eta konfiantza ematen dizkiena…

Sektore publikoaren kontratuak

Kontratuen Legeak, 42. artikuluan (kontratugilearen profila), kontratugilearen profilaren oinarri izango den euskarri informatikoak ziurtapen-gailu bat eduki behar duela ezartzen du. 30/2007 Legearen 42.3 artikuluaren arabera, zinez egiaztatu behar da kontratazio-prozesuari buruzko informazioa jendaurrean jarri dela. Hori dela eta, Izenpek konfiantzazko hirugarren alde gisa jarduten du hasiera hori egiaztatu ahal izateko. Argitalpena jasota uzteko plataformak 2 zerbitzu ditu.

Kapital sozietateak

25/2011 Legeak, Kapital Sozietateei buruzko Legea partzialki aldatzen duen eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 11ko 2007/36/EE Zuzentaraua, sozietate kotizatuetako akziodunen eskubideak baliatzeari buruzkoa, txertatzen duenak, honako hau ezartzen du:

Egoitza elektronikoa sortzea

Inskribatutako eta adostutako web korporatiboa. Administratzaileak web horren arduradun izango dira eta webean edukiak sartu zirenaren eta eduki horiek sartu zireneko dataren ziurtasun-froga emango dute.

Publizitate-kostuak aurrezten ditu, deialdien edukia hobetzen du eta konfiantza sorrarazten du langileen, gobernuaren eta bezeroen baitan

Akziodunen batzar-deialdia

Deialdiaren iragarkia web korporatiboan egin ahal izango da zuzenean, eta ez da orain arte prentsan argitaratzeko zegoen betebeharrik egongo. Hala ere, sozietateak oinarrizko informazioa eta deialdiaren edukia etengabe argitaratu beharko ditu eta argitalpena gauzatu dela zinez frogatu beharko du.

Edukia, iraunkortasuna eta deialdian zehar izandako aldaketak erabat jasota geratzen dira

Erakunde eskatzaileari argitalpena egin dela jasoko duen egiaztagiria egingo dion zerbitzua da. Zerbitzu horretarako sarbidea html formularioaren edo web-zerbitzuen bidezkoa izango da.

Izenpek konfiantzazko hirugarren alde gisa jarduten du, argitalpena jasota geratu dela egiaztatzeko

Aurretiazko baldintzak:

  • Dokumentua identifikatzeko izenburua.
  • Argitalpena zein URLtan egin den.
  • Berrikuspena edo argitalpena zein datatan amaitu den, UUUU/HH/EE formatuan.

Grabazioa egitean, aplikazioak egiaztapen-dokumentuaren URLa itzuliko du. Eskatzailearen dokumentuari argitalpena jasota uzteko zerbitzuan alta eman zaiola egiaztatzen duen pdf formatuko dokumentu bat izango da, IZENPEk sinatua.

Aukera dago dokumentuari web-zerbitzuen bitartez nahiz atari batetik alta emateko, ziurtagiria duen identifikazioaren bidez.

Egiaztapen-zerbitzurako sarbidea

Izenpek eskaintzen duen zerbitzu honi esker, edozein hiritarrek begiratu ahal izango du Izenpek jaulkitako ziurtagiria indarrean dagoen, hau da, ziurtagiria jaulki zen unetik argitalpena aldatu ez dela egiaztatu ahal izango du. Zerbitzu horretarako sarrera anonimoa izango da.

Aukera hori, era berean, gaituta dago sektore pribatuarentzat eta nortasun juridikorik ez duten baina iragarki-taulak eta kontratatzaile-profilak dituzten erakundeentzat.

Lortu konfiantza, gardentasuna eta sinesgarritasuna zure web korporatiboan, modu erraz eta eskuragarrian.

Argitalpena begiratzeko zerbitzuak argitara emandako dokumentuaren eta jasota uzteko zerbitzuan alta hartu duen jatorrizko dokumentuaren arteko konparazioak egiten ditu. Jasota uzteko zerbitzuak egunero automatikoki eguneratzen du egiaztapen-dokumentua, eta egiaztapenaren emaitzak txertatzen ditu.

Argitalpena begiratzeko zerbitzuaren emaitzak:

  • uuuu/hh/ee hh:mm:ss – Dokumentuak jatorrizkoarekiko aldaketak ditu.
  • uuuu/hh/ee hh:mm:ss – Dokumentua ez dago jatorrizko URLan.
  • uuuu/hh/ee hh:mm:ss – Dokumentuak ez du jatorrizkoarekiko aldaketarik.

Egiaztapena gutxienez egunean behin eta herritarrek eskatzen duten guztietan egiten da. Zerbitzu horretarako sarrera anonimoa izango da.

Egiaztapena gutxienez egunean behin eta herritarrek eskatzen duten guztietan egiten da.  Zerbitzu horretarako sarrera anonimoa izango da.

Egiaztapen-zerbitzurako sarbidea

  • Iberdrola
  • Bilboko Portu Agintaritza
  • Bilbao Bizkaia ur partzuergoa
  • BFA/DFA
  • Eusko Legebiltzarra
  • Ermuako Udala
  • Legazpi
  • Neiker
  • Sestao Berrri
  • Bilbao Kirolak
  • Basquetour
  • Urola-Costa
  • Kalitatea Fundatzioa
  • TVCP
  • EHU-UPV
  • SURBISA – Bilboko berregokipenerako hirigintza Elkartea
  • HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGI UDAL SAREAK SA
  • SAN MARKOS-EKO UDAL MANKOMUNITATEA
  • UROLA-KOSTAKO UDAL ELKARTEA
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea - IZFE
Joan hasierara