Izenpek arreta presentzialari berrekingo dio (hitzordua hartuta) Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bere bulegoetan

Maiatzaren 21ean, ostegunean, berrezarriko du Izenpek identifikazio elektronikoko baliabideak modu presentzialean eskatzeko eta jaulkitzeko zerbitzua.

Zerbitzuari hitzordua hartuta berrekingo zaio, lehen ere egin ohi zen moduan.

Kontuan hartzekoak:

  • Musukoa nahitaez erabili behar da.
  • Osasun-agintarien jarraibideen arabera, uneoro errespetatuko dira instalazioen gehieneko edukiera, bi metroko babes-distantzia eta ezarritako higiene-neurriak.
  • Gaitutako langileen jarraibideak bete beharko dira une oro.
  • Gogoratu zeure boligrafoa eraman behar duzula.
  • Hitzorduaren egunean, puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Elkarren segidako hitzordu bat baino gehiago eskatzea gomendatzen da, izapide bat baino gehiago egin behar bada.
  • Bulegoetara pertsona bakarra sartuko da, salbu eta mendeko pertsonei laguntzen bazaie.
  • Behin izapidea amaituta, ezin izango da bulegoan egon.

Gainera, administrazio-epeak etenik jarraitzen dute, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera. Errege Dekretu horrek edo, hala badagokio, haren luzapenek indarra galtzen dutenean, hasiko dira epeak berriz zenbatzen.

Azken aldaketako data:

Akreditazioak

  • Certificado Aenor 27001
  • ETSI MEMBER
  • Reconocimiento a la igualdad Emakunde
  • Bikain, Euskararen Kalitate Ziurtagiria
  • lsti