Bak: ohiko galderak
Oinarrizko mailako identifikazio elektronikoko bitartekoa da. Honako hauek osatzen dute:
- Erreferentzia-zenbaki bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZrekin bat datorrena.
- Pasahitz bat.
- Eta Izenperen biltegi zentralizatu seguru batean, “hodeian”, jaulkitako ziurtagiri ez kualifikatua, sinadura-egintzetarako baliagarria izango dena.
Zerbitzuaren arabera, eskatutako segurtasun maila aldatu egingo da eta faktore desberdinak dituen identifikazio-bitartekoak erabili beharko ditugu. Bak-ek kautotzeko aukera emango digu eta Euskadiko identifikazio elektronikoko atariaren bidez kritikotasun baxuko izapideak eta/edo zerbitzuak sinatu ahal izango ditugu. Gainera, “hodeian” modu seguruan eta zentralizatuan gordetako eta Izenpek zaindutako ziurtagiriari esker, beharrezkoa denean sinadura elektronikoak egin ahal izango dira. Adibidez, eskaera edo onarpen bat sinatzea.
Identifikaziorako bitarteko OSAGARRIAK dira.
Bi maila edo bertsio daude. Oinarrizkoa, kritikotasunik gabeko zerbitzu eta izapideak egiteko: Bak (NAN/AIZ + pasahitza) eta BakQ, maila bat goragokoa, gure transakzioetan segurtasun handiagoa eskaintzen diguna, baina erabiltzeko sinpletasun berberarekin.
BakQ baldin baduzu, oinarrizko mailako Bak ere beti eskuragarri dago erabiltzeko.
Alderantziz ez da gertatzen. Bak izan dezakezu, baina ez BakQ, horretarako eskaera berria egin behar baita beste eskakizun batzuekin.
Euskal administrazioen zenbait zerbitzutan kontsultak eta tramiteak online egiteko aukera ematen du.
Ez, inolaz ere ezin du hirugarren batek Bak eskaera bat izapidetu beste baten izenean, ezta ordezkaritza legal, tutoretzako edo antzekoen kasuetan ere.
Kasu horietan, ordezkariak Bak eskatu beharko du eta ordezkaritza aurrez aurre aurkeztu beharko du dagokion zerbitzuaren aurrean.
Jaulkipen- eta aktibazio-prozesua oso erraza da: dagokion foru-aldundian, eman diguten estekan, aktibazio-kodea lortu ostean abiarazten da.
- Gure datu pertsonalak eta aktibazio-kodea sartuko ditugu, gure nortasuna egiaztatzeko.
- SMS bidez pasahitz bat jasoko dugu, eta aldatu egingo dugu, gogoratzeko errazagoa dugun beste batekin.
- Lehen aldiz gure NAN/AIZ eta pasahitz berria erabilita identifikatuko gara.
- Erabilera-baldintzak onartuko ditugu eta Bak erabiltzeko prest izango dugu.
Bai, NAN/AIZ eta pasahitza eskatzen den pantaila berean dago aukera: Pasahitza ahaztu duzu? estekaren bidez, berehala bidaliko dizugu baliozko pasahitz berria, izapidearekin jarraitu ahal izateko.
Edo kudeaketa-tresnen ataritik: https://servicios.izenpe.com/jbbak/
Bak kudeaketa guztiak egin daitezke kudeaketa-tresnen ataritik: https://servicios.izenpe.com/jbbak/
Izenpek erabilera bakoitzean jakinaraziko dizu, Bak iraungitze-data baino 30 egun lehenagotik, eta hura berritzeko egin beharreko urratsak adieraziko dizkizu.
Iraungitze-data iritsiz gero eta berritu ez badugu, BakQ berria eskatu beharko dugu, lehen aldiko pauso berberak emanez.
Izenperen zerbitzuko ataritik aldatu eta eguneratu daitezke Izenperekin harremanetan jartzeko datuak, Bak/BakQ kudeaketa-panelera sartuta.
Bak-en, posta elektronikoa aukerakoa da, baina komenigarria da, Bak-en iraungitze-alertak jasotzeko.
Harremanetarako email-helbidea bezala, mugikorreko aldaketak Izenperen zerbitzuko ataritik egin daitezke, Bak/BakQ kudeaketa-panelera sartuta.
Ez. Bak/BakQ identifikazio elektroniko pertsonaleko bitartekoa da; beraz, pertsona bakoitzak bakarra izango du eta norberarena eta transferiezina izango da.
Bak-ek uzten du harremanetarako kanal/datuetako bat beste pertsona batekin partekatzen, baina ez biak, segurtasun-arrazoiengatik.
Bak-en, posta elektronikoa aukerakoa da, baina komenigarria da, Bak-en iraungitze-alertak jasotzeko.
Bak jaulkitzean nire telefono mugikorra soilik eman banuen, ezingo dut partekatu Bak-en beste erabiltzaile batekin.