Euskadiko identifikazio elektronikoa
Zer da?
Identifikatzeko beharra iraunkorra da segurtasun-sistema guztietan eta parte hartzeko kontsultatzeko edo informatzeko prozesu askotan.
Autentifikazioa da zeu zarela ziurtatzen duen prozesua, eta, beraz, autentifikazioaren sendotasunak zuzenean du eragina segurtasun-mailan; hartara, autentifikatzearen beharra eraginpean dagoen zerbitzuaren garrantziaren eta kritikotasunaren araberakoa da. Ez dago erabateko segurtasuna emango duen eta, aldi berean, testuinguru guztietan erabilera erraza izango duen autentifikazio-bitarteko “idealik”.
Horregatik, Euskadiko identifikazio elektronikorako bitartekoen bidez, eta hainbat mekanismo eta ezaugarri konbinatuta, kasuan-kasuan segurtasunaren, kostuen eta erabilerraztasunaren arteko erlaziorik onena eskaini nahi da. Hainbat faktore erabiltzen ditu, kasuan-kasuan, eskatutako kritikotasunaren edo segurtasun-mailaren arabera, eta nahi adina identitate digital federatzeko aukera ematen du, sendotasun-maila handiagoak emanez, hala behar duten kasuetan —identifikazio paralelo berriak sortu beharrik gabe—.
Zerbitzu elektroniko batek pertsona bat autentifikatzea eskatzen duenean edo pertsona baten sinadura behar duenean, Euskadiko identifikazio elektronikoko ataria zabalduko da, eta, bertan, tramite horrekin jarraitu ahal izateko identifikazio-bitartekoak erakutsiko zaizkio, bakoitzak eskatzen duen segurtasun-mailaren arabera.
Erabiltzaileak erakusten zaizkion identifikazio-bitartekoen artean zein erabili hautatu ahal izango du. Zerbitzu berean, zenbait identifikazio-bitartekoren artean aukera daiteke, erabiltzen ari den pertsonaren egoeraren arabera (gailu mugikorra, ordenagailua...).
Zertarako balio du?
Non aurkitu duzu?
Erakunde hauen egoitza elektronikoetan eta bulego birtualetan:
- Eusko Jaurlaritza Arabako Foru Aldundia
- Arabako Foru Aldundia
- Bizkaiko Foru Aldundia
- BiscayTIK fundazioari atxikitako tokiko administrazioak
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Osakidetzaren osasun-karpeta
- Gipuzkoako udaletarako tramiteak eta udal-zerbitzuak
- Gasteizko Udala.
- Donostiako Udala
- Barakaldoko Udala
- Irungo Udala
- Arrasateko Udala