Izenpeko cookie-en politika

Politika honen bitartez, argiro eta zehazki jakinarazten dizugu Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa – Enpresa de Certificación y Servicios, Izenpe, S.A. (aurrerantzean, Izenpe) sozietatearen web-orrian erabiltzen diren cookie-n berri. 

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, web-orrietan eta aplikazioetan ibiltzean nabigatzaileak gordetzen dituenak.

Izenperen webguneak eta bere domeinuek cookieak erabiltzen dituzte funtzionamendu egokirako, erabiltzaileek webguneak ikusi ahal izateko eta estatistikak jasotzeko. Cookieak informazio-artxibo txikiak dira eta webgunera sartzen den pertsonaren ordenagailura igortzen ditu zerbitzariak.

Helburuaren arabera hauek daude:

  1. Cookie tekniko eta funtzionalak: erabiltzaileari webgunearen, plataformaren edo aplikazioaren bitartez nabigatzea ahalbidetzen diote, bai eta bertan dauden aukera edo zerbitzu ugariak erabiltzea ere.
  2. Cookie analitikoak: arduradunari haien webguneko erabiltzaileen jarraipena eta azterketa egite ahalbidetzen diote. Cookie horien bitartez bildutako informazioa webguneen, aplikazioen edo plataformen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek erabiltzen dituzten datuen azterketaren arabera, hobekuntzak txertatzeko.

Jabetzaren arabera hauek daude:

  1. Norberaren cookieak: editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatu duen zerbitzua eskaintzen duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzaileren ekipamendu terminalera bidaltzen direnak dira.
  2. Hirugarrengoen cookieak: editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen direnak dira. Cookieen bitartez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek bidaltzen ditu.

Kontserbazio-epearen araberakoak:

  1. Saioko cookieak: erabiltzailea webgunera sartzen den bitartean datuak bildu eta biltegiratzeko diseinatuta dauden cookieak dira.

Cookie iraunkorrak: cookie hauekin datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute eta cookiearen arduradunak zehaztutako aldian zehar eskuratu eta tratatu daitezke. Minutu batzuetatik hainbat urterainokoa izan daiteke aldi hori.

Izenpek bere cookieen politiken inguruko informazioa erakusten du webguneko edozein orritako behealdean, saio hasten den bakoitzean, jakitun izan zaitezen.
Informazio horren aurrean, ekintza hauek egin daitezke:

  • Cookieak onartu. Ohartarazpena ez da berriro ageriko saio horretan zehar webguneko edozein orritara sartzean.
  • Ezarpenak aldatu. Cookieen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, ikusi IZENPEren cookien politika eta aldatu zure nabigatzailearen konfigurazioa IZENPEren cookieak edozein unetan mugatu edo blokeatzeko. Cookieak mugatu edo blokeatuz gero, webgunearen funtzionalitateak murriztu daitezke.
Joan hasierara