Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko bat bada, soluzio hauek aurkezten dizkiogu:
Langile publikoaren ziurtagiri profesionalak
Titularrek tramite digitalak egin ahal izango dituzte administrazio publikoekin, baita barneko tramite profesionalak ere. Orotariko dokumentuak sinatu ahal izango ditu (pdf, o¿ce, mezu elektronikoak) eta ordenagailura erabiltzaile gisa sartzeko ere baliagarria izango zaio.
Gehiago jakitekoAdministrazio-zigiluaren ziurtagiria
Izenpek jaulkitzen duen administrazio-zigiluaren ziurtagiria administrazio-jardun automatizatura zuzentzen da, eta, ziurtagiri kualifikatu baten bidez, identifikatu eta autentifikatu ahal izango da Administrazio Publikoaren eskumenaren erabilera.
Gehiago jakitekoEgoitza elektronikoaren eta zerbitzari seguruaren ziurtagiria (SSL)
Administrazioaren web-domeinuak SSL ziurtagiri batez hornitzea eta erabiltzailearentzat seguruak eta konfiantzazkoak diren gune gisa identifikatzea euskal administrazioen sendotasunaren eta kudeaketa teknologiko onaren isla da.
Gehiago jakitekoInteresgarria izan dakizuke
Zerbitzuen eta tresnen ataria
BakQ, Bak, ziurtagiriak, sinadura, baliozkotzea… kudeaketa-tresna guztietara sartzeko aukera ematen du.
Kudeaketa-panelera sartzeaSoluzio gehiago
- Idazki, sinadura-tresnak
- Giltza, identitate digitalen federazio-plataforma
- Ef4ktur, faktura elektronikoa