Administrazio zigiluaren ziurtagiria
Ziurtagiri hauek sinadura elektronikoko ziurtagiri gisa definitzen dira, eta ziurtagiri onartuaren legezko izaera dute. Software euskarrian jaulkitzen dira eta 3 edo 3 urteko bizitza dute.
Zigilu elektronikoko ziurtagiria Izenpek Administrazio Jardun Automatizaturako jaulkitzen du eta Administrazio Publikoaren edo zuzenbide publikoko organoaren edo entitatearen eskumenaren jarduna identifikatzeko eta kautotzeko aukera eskaintzen du –Zerbitzu Publikoetarako Hiritarren Sarrera Elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean zehaztutakoaren arabera–.
Eskaerak bi pauso ditu
1. Eskaera-formularioa z osatuz hasiko da, eta eskatutako dokumentazioa gehituta, erakunde motaren arabera. Webgune honetan bertan kontsulta daiteke hori.
Izapidea online osa daiteke indarrean den ziurtagiria izanez gero (Izenperen herritarra, aitortutako korporatiboa edo erakundearen ordezkaria, edo eNAN bat), edo bestela, aurrez aurre, aurretiazko hitzorduarekin identifikatzera joanda.
Administrazio zigiluaren ziurtagiriaeskatzeko formularioa (PDF, 143 KB)
* Formulario horiek betetzen lagunduko dizuten iruzkinak dituzte formularioek.
2. Software formatuan jaulkitzen den ziurtagiria da, beraz, jaulkitzeko bigarren pauso bat behar da:
Eskaera teknikoa sortzea: softwareko ziurtagiri bat modu egokian jaulkitzeko, eskaera tekniko bat bidali behar zaio Izenperi. Horretarako, jarraian datorren gidan deskribatutako pausoak eman behar dira, eta eskaintzen dugun softwarearekin: