Hasiera

Albisteak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Makina Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien XVII. Biltzarra
 

Makina Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien XVII. Biltzarra egingo da Donostiako Miramar jauregian, 2008ko urriaren 15an, 16an eta 17an. Prozesuen berrikuntzaz eta doitasunaz jardungo dute bereziki, eta fabrikazioaren inguruko teknologiari buruzko ezagutza zabalduko dute Biltzarrean, ekoizpen-sistema berriek merkatuan eragin dituzten joera berriak erakustearekin batera. Doitasun eta adimen handiagoko makinak pieza zorrotzagoentzat, erabilera gehiagotarako ekoizpen-bitartekoak produktibitate handiagoa lortzeko eta kudeaketa-eredu berriak talde arrakastatsuak lortzeko, horiexek izango dira aztertuko dituzten gaiak.

Biltzarraren XVII. edizio honek egitura berria izango du, enpresek parte-hartze handiagoa izan dezaten, biltzarrak irauten duen hiru egunetan. Goizeko saioetan txosten berezi bana (keynote speech) aurkeztuko dituzte bi gai hauei buruz: batean doitasuna hartuko da gaitzat, eta Japoniako Yasda Precision Tools K.K. enpresako I+G-ko zuzendariak hitz egingo du; bestean, prozesuei buruz hitz egingo da, eta Gamesa Eólicako Ingeniaritzako zuzendaria mintzatuko da orduan.

Arratsaldeetan mahai-inguruak egingo dira CENITen “eEe - 2015erako teknologia aurreratuak fabrikazio-prozesu eta ekipoetarako” proiektuko ildoetan egindako lana aztertzeko. Hauek dira ildo horiek: 1. ildoa: “Eko-makinak”, 2. ildoa: “Makina adimentsuak”, 3. ildoa: “Prozesuak eta multifuntzionaltasuna” eta 4. ildoa: “Doitasuna eta produktibitatea”. Teknologia horietako punta-puntako hizlariek proiektuan egiten ari diren garapenen berri emango dute mahai-inguruotan. Arratsaldeko saioetan teknologia hauen inguruan dituzten beharrei eta esperientziei buruz hitz egingo dute Cie Automotive, Uribesalgo, Fasa Renault eta ITP enpresetako ordezkariek.

Bestalde, Acciona, Grupo Antolín, M. Torres eta Construcciones Mecánicas José Lazpiur enpresak gaur egun beren merkatuetako enpresa garrantzitsuak izatea ahalbidetu dieten joerak, negozio-eredu berriak eta hazkunde iraunkorreko estrategiak aztertuko dira biltzarreko hirugarren egunean. (www.invema.es/congreso/2008/ )


 

Iturria: AFM

Azken eguneratzea: 2008/08/20