Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Ikerketa eta garapena
 
I+D

Euskadik garrantzi haundiko ahalegina egin du zientzia eta teknologiaren arloan, eta giza eta ekonomia-baliabide ugari erabili ditu I+G egiturak finkatzeko.

2007an Euskadiko I+G gastu osoak 1.090 milioi euro izan ziren, BPGaren %1,65. Maila hau Estatuko batez bestekoaren (%1,20) gainetik dago, nahiz eta oraindik maila europarretik (%1,84 2006an) distantzia handira egon. Dedikazio osoko baliokidetasuna (DOB) duten I+Gko langileei dagokienez, Euskadik 14.435 pertsona zituen 2007an populazio aktiboaren mila unitateko, ‰14,2.


 

Euskal Autonomi Erkidegoa

Espainia

EB-27

 

2006

2007

2006

2006

I+G-KO GASTUAK (%)  

 

 

 

 

- BPGaren aldea

1,47

1,65

1,20

1,84

I+G-KO GASTUAK
FINANTZAKETAREN ARABERA
  (%)

 

 

 

 

- Enpresak

61,2

58,9

47,1

54,6

- Administrazioa

35,4

37,6

42,4

34,8

- Bestelako iturriak

0,3

0,3

4,6

2,3

- Atzerria

3,1

3,2

5,9

8,9

I+D GASTUAK ejekuzio
sektoreen arabera
  (%)

 

Enpresa eta Erakunde priba-
tuak
lukro helburu gabe

79,5

81,3

55,7

64,6

Administrazioa

3,3

3,5

16,6

13,5

Goiko hezkuntza

17,2

15,2

27,7

21,9

I+G DIHARDUTEN
LANGILEAK, DOBEN (*) (‰)

 

 

 

 

- Langileak guztira

13,1

14,4

‰9,3

‰9,5

- Ikertzaileak

8,2

‰9,2

5,7

5,7


(*) DOB: Dedikazio Osoko Baliokidetza
Iturria: EUSTAT, INE eta ELGA

Autonomia erkidegoek I+Gn egindako ahaleginaren araberako sailkapenean, Euskadik hirugarren tokian dago, Madril eta Nafarroa aurretik dituelarik. Hauek 2006. urtean BPGren %1,98 eta %1,92 gastatu dute horretan, INEren datuen arabera.

Datu orokorrak kontuan hartuta, berehala konturatzen gara I+G jardueretan ahalegin handia egin dela; baina ikerketa eta garapena zer den eta I+Gko eragile nagusiak zeintzuk diren hobeki ulertzeko, jarduera horretako sektoreak (enpresa, administrazio publikoa eta unibertsitatea) banaka aztertu behar dira, nahitaez. Euskadin berebiziko garrantzia du enpresetako I+Gak. Izan ere, 2007an adibidez, I+Gko gastu guztien % 81,3 izan ziren enpresetakoak, Estatuan 2006an %55,7koa izanik.

Finantziazio iturriei dagokienez, enpresek 643 milio euroko diru ekarpena egin dutela aipatu behar dugu. Horrek finantziazioaren %59 adierazten du, estatuko bataz bestekoaren gainetik (%47,1 2006.urtean) eta Europako Batasuneko bataz bestekoaren gainetik (%54,5 2006. urtean).

Euskadi finantziazio pribatu gehien duten estatuen artean dago, A.E.Bn.

 

 


Erlazionatutako estekak
EUSTAT
Enpresei buruzko berriak (i+g+b)

 

Iturria: Lehendakaritza - Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia

Azken eguneratzea: 2008/12/01