Triptikoa / Ebazpena / Aplikaziora sarbidea / Informazio gehiago
Azterketa Deialdiak
Bi deialdi izango dira.
Lehen deialdiko egutegia
| apirila |
2 |
Dagokion maila gainditua izatea eta HABEri horren berri emana izatea |
| 8 |
Matrikula egiteko epea zabaldu: izena eman eta ordaindu |
| 17 |
Matrikula egiteko epea itxi(Behin-behineko zerrenda apirilaren |
| 22 |
Behin-behineko zerrenda apirilaren 22an argitaratuko da. |
| 23-27 |
Erreklamazioak |
| maiatza |
5 |
Azterketarien behin betiko zerrenda |
|
|
|
|
| 24 |
Hirugarren mailako proba idatzia (9:00etan) |
| ekaina |
13 |
Azterketa idatzien emaitzak |
|
|
| 20,21,27,28 |
Hirugarren mailako ahozko probak |
| uztaila |
11 |
Behin-behineko emaitza orokorrak |
| 18 |
Emaitzen azken ebazpena |
Euskaltegiak edo autoikaskuntza-zentroak jakinaraziko dio ikasle bakoitzari azterketaren eguna, ordua eta tokia.
Bigarren deialdiko egutegia
| iraila |
4 |
Dagokion maila gainditua izatea eta HABEri horren berri emana izatea |
| 10 |
Matrikula egiteko epea zabaldu: izena eman eta ordaindu |
| 15 |
Matrikula egiteko epea itxi(Behin-behineko zerrenda irailaren 17an argitaratuko da. Erreklamazioak irailaren 18tik 22ra) |
| 24 |
Azterketarien behin betiko zerrenda |
| urria |
|
|
|
|
| 11 |
Hirugarren mailako proba idatzia (9:00etan) |
| 31 |
Azterketa idatzien emaitzak |
| azaroa |
|
|
| 20, 21, 22 |
Hirugarren mailako ahozko probak |
| abendua |
4 |
Behin-behineko emaitza orokorrak |
| 11 |
Emaitzen azken ebazpena |
Matrikula
Baldintzak
Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntza-zentroetan matrikulatua egon izana 2007ko apirilaren 17tik 2008ko apirilaren 2ra bitartean, lehen deialdian, eta irailaren 4ra bitartean, bigarren deialdian.
Lehen mailarako: lehen maila edo seigarren urratsa gainditua izatea, 2008 apirilaren 2rako lehen deialdian, eta 2008ko irailaren 4rako bigarrenean.
Euskaltegian edo autoikaskuntza-zentroan edo Euskal Etxean matrikula egin eta behar den datarako maila gainditu ez duten azterketariek beheragoko mailan aurkezteko aukera izango dute, nahiz eta maila hori euskaltegian gainditua ez izan.
Epeak
Lehen deialdia: 2008ko apirilaren 8tik 17ra, biak barne.
Bigarren deialdia: 2008ko irailaren 10etik 15era, biak barne.
Nola egin
INTERNETen bidez HABEren www.habe.euskadi.net ataria erabiliz.
Matrikularen prezioa18 eurokoa izango da
WEB atarian datuak sartu ahalean, sistemak berak esango dio azterketariari onartua den ala ez.
Ordainketa
Ordaintzeko aukerak
Interneten bidez, banku elektronikoa erabiliz.
Barra-kodeak irakurtzen dituen kutxa automatikoren batean.
Kutxa edo banketxean bertan.
Lehen deialdiko onartuen behin-behineko zerrendak apirilaren 22an argitaratuko dira.
Bigarren deialdiko onartuen behin-behineko zerrendak irailaren 17an argitaratuko dira.
Nolako azterketa
Lehen mailako azterketak lau trebetasun neurtuko ditu: mintzamena, entzumena, irakurmena eta idazmena.
Lehenengo proba idatzia izango da. Proba horretan entzumena, irakurmena eta idazmena neurtuko dira.
Bigarren proba ahozkoa izango da, Azterketa idatzia gainditzen duten ikasleek egingo dute bigarren proba (mintzamena).
GAI/EZ GAI erara emango zaio ikasleari zati bakoitzaren emaitza eta azken emaitzak.
| 3. mailako puntuazioa |
A zatia
Gutxienez 28 |
Irakurmena |
% 20 |
20 puntu |
Gutxienez 10 |
| Idazmena |
% 30 |
30 puntu |
Gutxienez 15 |
B zatia
Gutxienez 27 |
Entzumena |
% 20 |
20 puntu |
Gutxienez 10 |
| Mintzamena |
% 30 |
30 puntu |
Gutxienez 15 |
| Guztira |
|
% 100 |
100 puntu |
Gutxienez 55 |
|
Emaitzak
Lehen deialdiko idatziaren emaitzak ekainaren 13rako argitaratuko dira eta emaitza osoak uztailaren 18rako.
Bigarren deialdiko idatziaren emaitzak urriaren 31rako argitaratuko dira eta emaitza osoak abenduaren 11rako.
Erreklamazioak
Zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik 5 egun natural izango ditu erreklamazioa egin nahi duen ikasleak HABEren zuzendari nagusiari idatzia zuzentzeko.
Egiaztagiriak
Azterketa hauek gainditu eta maila egiaztatzen duten azterketariek Kultura sailburuak luzatutako ziurtagiria jasoko dute.
Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 28ko 15/2007 Legean zehaztutakoaren arabera, 18,50 euroko tasa ordaindu beharko da lehen mailako agiria eskuratzeko, eta 1,72 euro agiriaren duplikatua eskuratzeko.
|