|
British Standards Institution (BSI) agiriak ematen dituen erakundeak ISO 27001 agiria eman dio IZENPE-ri (Sinadura Digitalaren Euskal Erakundea). Honela, Segurtasun atalean Nazioarteko agiri handiena jasotzen duen Estatuko lehen enpresa da.
Sinadura digitalaren erabilera, balioztatzea eta baliogabetzearen prozesuetarako informazioaren seguritate kudeaketa sistema konplexu bat erabiltzeagatik lortu dute goraipamen hau.
Agiriaren emate ekitaldian erakundeen eta enpresen ehunen bat ordezkari egon da, IZENPEren ordezkariekin batera. Izenperen zuzendaritzak oso baikortzat jo du goraipamen hau eskuratzea. Izan ere, Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek administrazio elektronikoa bultzatzeko sinadura digitalaren alde egindako apustua berretsi egiten da. Eta apustu honekin bat egiten ari dira gero eta udal gehiago.
Duela hiru urte jarri zen martxan sinadura digitala eta orduz geroztik 50.000 pertsona dira administrazioarekin sistema horren bidez harremanetan jarri direnak, sendagilearekin ordua eskatzeko, kontratazio publiko bat egiteko, errenta aitorpena egiteko, errolda agiria eskatzeko, zergak ordaintzeko, kirol instalazioak erabiltzeko, Liburutegietan liburuak eskatzeko, etab.
Izenpek ziurtagiri digitalen eskariaren hazkunde nabarmena izan du aurten. Hori dela eta, iaz urte amaieran egindako irudikapen onenak goranzkora birplanteatzera eraman du. Honela, 200.000 zenbakidun ziurtagiria datorren urtean errealitate bihur daitekeela uste du eta beraz, urte bete aurreratuko zaio aurreikuspenei. Zentzu honetan, euskal Autoritatearen ekitaldiaren hasierako bi urteetan bezainbeste agiri luzatu dira aurtengo lehen seihilekoan.
Hori dela eta, eta gizarteak zertifikazio telematikoa ezagutuz eta erabiliz doan neurrian, erabilera ezarri egingo dela diote, hori baita interneten jarduteko erabateko segurtasuna eta berme juridikoa eskaintzen duen medio bakarra. Honek euskal herri Administrazio ezberdinekin eguneko edozein ordutan harremanak izatea ahalbidetuko die Euskadiko hiritarrei.
Erronka berriak
Dena den, eta hain egiaztagiri esanguratsua lortuta ere, Izenpek lanean dihardu jada ETSI-ren (European Telecomunications Standards Institute- Telekomunikazio Ereduen Europar Institutua) TS 101 456 espezifikazio teknikoa duen egiaztagiria lortzeko, eta hori datozen egunetan gerta daiteke, hain zuzen. Horri esker, Microsofteko sistema operatiboek eta nabigatzaileak esaterako, euskal firma digitala ezagutu egin dezakete. Honela, 27001 eredua lortzeaz gain, honek online masibo eta hedatuaren ingurunean Izenperen erabilera ziurra dela esan nahiko luke.
Aipatu ziurtagiriak lortu ezkero, munduko enpresa gutxi batzuen eskura soilik dagoen zirkulua itxiko litzateke. Izan ere, europar ereduak betetzen dituen eta Estatuko Administrazio Orokorrak zein Kataluniar Administrazioak ezagutzen duen IZENPE ziurtagiriaren akzio eta aukera erradioa, nabarmen haziko da.
Bestalde, Izenpeko Zuzendari Nagusi den Luis Mª Guineak ondorengoa iragarri du:
" Izenpek informazio eta komunikazio plan handi bati aurre egin nahi dio euskal gizarteari sinadura digitalaren aukerak erakusteko.
" Europan agiriak ematen dituzten beste erakundeek euskal sinadura digitala aintzat har dezaten ahaleginduko da.
" Erakundeen arteko elkarlan maila handia mantenduko da kalitatezko zerbitzu publiko telematikoen katalogoa gero eta handiagoa izan dadin, pertsonen ongizate maila areagotuz.
" Laster, zerbitzu berriak eskainiko ditu arlo pribatuan zein publikoan, dokumentuen zainketa adibidez. Zerbitzu honek interes handia du Datuen Babespenaren Legea bete behar duten dokumentuetan.
* United Kingdom Acreditation Service-k, UKAS-k, akreditatu zuen, British Standards Institution (BSI) erakundea 1901an sortu zen Britainia Handiko arauak koordinatzeko. Gaur egun, munduan ziurtagirietarako ospe handien duen erakundea da.
Bilbon, 2006ko ekainaren 29an
|