Entitatearen ziurtagiria
Entitatearen ziurtagiria sinadura elektronikoko ziurtagiria da, onartutako ziurtagiriaren izaera duena legez, eta txartel kriptografikoan eta software-euskarrian jaulkitzen da.
Sinadura sortzeko datuak zaintzeaz arduratzen den eskatzailea izango da gakoen edukitzailea eta identitatea ziurtagiri elektronikoan bertan adieraziko da. Sinadura elektronikoa erabiliz egindako ekintzak entitateak berak egindakotzat joko dira.
Entitatearen ziurtagiria pertsona batek eskatu behar du, bere izenean nahiz erakunde baten izenean.
Sinatzailea ziurtagirian identifikatutako entitatea izango da eta harpideduna, berriz, ziurtagirian identifikatutako pertsona juridikoa.
Entitatearen ziurtagiriak entitate publiko erabiltzaileekiko harremanetan erabiliko dituzte harpidedunek, baita ziurtagiri horren erabilera onartu duten erakunde publiko eta pribatuekiko harremanetan ere.
Eskaera Prozedura
Nortasun juridikorik gabeko entitatearen ziurtagiria
Zergen esparruko datuen komunikazio eta transmisioak bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoetatik egiteko bakarrik erabili ahal izango den sinadura elektronikoko ziurtagiria da. Ziurtagiria txartel kriptografikoan jaulkitzen da.
Ziurtagiriaren harpideduna nortasun juridikorik gabeko entitatea izango da. Eskatzailea arduratuko da sinadura sortzeko datuak zaintzeaz, eta haren identitatea ziurtagirian jasoko da.