Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Logoa. Informazioa

Informazioaren Gizartea
 
 
Bai Eusko Jaurlaritzak bai Foru Aldundiek lortu nahi dutena euskal gizartea aro digital berrirako egokitzea da, kultura aldaketa erraztuz eta teknologia berriak pertsona guztien zerbitzura jarriz. 

On line Administrazioa herritarrei hurbildu eta zabaltzeko baliagarria denez, asmo horrekin bat egiten du. Azken finean, administrazioak teknologia berriak erabiltzea baliagarria da herritar eta enpresentzat, Izenpe sustatzen duten erakundeen ustetan. Eta aldi berean, informazioaren gizartea garatzeko hartu duten konpromisoa indartzen du, eta zerbitzu eta edukien hornitzailea izaki, herritar eta erakundeek teknologia berriak erabiltzeko interesa handitzen du.

Eusko Jaurlaritzak, hiru Aldundiek eta hiru Aurrezki-kutxek 2000ko uztailean Ajuria-Enean izenpetutako protokoloa. Helburu orokorrak:

  • Herri Administrazioek eta Aurrezki-kutxek transakzio publiko eta pribatu ziurrak sustatuko dituzte.

  • Bideragarritasuna aztertuko da eta hala balegokio, ziurtagiri-zerbitzuen arduraduna (PSC) den erakunde batek parte hartuko luke.

  • PSCk zerbitzuak hornituko ditu, erakunde izenpetzaileek partikularrekiko harremanak izatea ahalbidetzeko.

  • Erakundeko zerbitzuak eredu komun baten arabera garatuko dira (ziurtagiriaren gutxieneko edukiak).

  • Erakundeak estatu edo Europako PSCekin lankidetza gauzatzeko formulak ezarriko dira.

  • Ziurtagirien edukiontzien (txartelak) erabilera partekatuaren bideragarritasuna aztertuko da.

  • Gailuen eta periferikoen arteko gehieneko bateragarritasuna egoten saiatuko da, informazio sistema eta sare propioen independentzia dagoen arren.

  • Proiektu pilotuak sustatuko dira.
     

www.euskadi.net

 

Azken eguneratzea: 2005/07/11