Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Logoa. Izenpe

Erabiltzaile-zerbitzuak

Deskribapena

Bi zerbitzu-mota daude:

  • Erregistro Entitatea:
    1. Erregistro-entitateak ziurtagiriak jaulki, ezeztatu eta berritzeko eskaerak baliozkotu eta onesteko zereginez arduratzen dira.
    2. AZZren esparruko ziurtagiriei dagokienez, zerbitzua erabiltzen duten erakunde publikoak arduratzen dira zeregin horietaz, eta, halaber, identifikazio-entitate gisa ere jardungo dute.
    3. Gainerako ziurtagiri-motei dagokienez, Izenpe edo identifikazio-entitate publikoak izango dira Erregistro Entitate. Erregistro Entitateak eta harpidedunak nahitaez erakunde desberdinak izan behar dute. Erregistro Entitateak ziurtatu beharreko datu guztiak erregistratu behar ditu.
  • EAZ osagarria, NZZ zerbitzuak eskaintzen duen oinarrizko zerbitzuaren osagarri.

Zerbitzuaren osagaiak

Erregistro Entitatea
Zerbitzu hauek sartzen dira:

  • Operazioko pertsonala
  • Ekipamendu teknikoa uztea
  • Higigarriak uztea
  • Kontsumigarriak berriz jartzea

EAZ osagarria
NZZ, AZZ, OZZ edo Zerbitzu Korporatiboa kontratatzen duten eta erabiltzailearentzako arreta-zerbitzu berezia eskatzen duten administrazioentzat.

Zerbitzuko kontzeptuak

Erregistro Entitatea:

  • Erregistro-postu berria instalatzea
    Prezioa lanean jardundako orduen, egindako ziurtagiri-bolumenaren, ordutegi zabalduen, izaera ibiltariaren eta abarren arabera doituko da.
  • Erregistro-postua lekuz aldatzea.
  • RAko operadorearen lan-jarduna
  • Ekipamendua uztea: Egun, hil edo urte bakoitzeko.

EAZ:

  • Gorabeheren erregistroa
    Prezioa lanean jardundako orduen, tratatu beharreko gorabeheren konplexutasunaren, in situ prestazioen eta abarren arabera doituko da.

Oharrak

Zerbitzu horiek AZZ, NZZ, OZZ eta Zerbitzu Korporatiboaren osagarriak dira, eta administrazio erabiltzaileak aurretik edo une berean kontrata ditzake.

NZZ zerbitzuan, Izenpek oinarrizko EAZ eskaintzen du, eta horren kostua zerbitzuan sartuta dago

EAZ osagarri bat dago OZZ zerbitzuaren barruan.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/07/04