|

Aholkularitza-zerbitzuak
Deskribapena
Zerbitzuaren osagaiak
Integrazio-aholkularitza
20 orduko modulu estandarra definitzen da, sinadura elektronikoa eta Izenperen produktu eta zerbitzuak administrazio erabiltzailearen informazio-sisteman ongi integratzea bermatzen duena.
Prozesuaren konplexutasunaren arabera, Izenpek modulu estandarraren goranzko edo beheranzko doikuntzak proposatuko ditu.
Aholkularitza juridikoa
40 orduko modulu estandarra definitzen da, sinadura elektronikoaren irtenbidea martxan jartzeko euskarri juridiko eta normatibo egokia bermatzen duena.
Prozesuaren konplexutasunaren arabera, Izenpek modulu estandarraren goranzko edo beheranzko doikuntzak proposatuko ditu.
Proiektuak
Garapena: sinadura elektronikoaren teknikak erabiltzen dituzten aplikazioen eta informazio-sistemen garapen osoa.
Trebakuntza: administrazio erabiltzailearen neurriko trebakuntza, lerro hauetan:
- Dibulgaziozkoa
- Teknikoa (Identifikazio-sistemetan sinadura integratzea)
- Juridikoa
- RAko operazioa
- Azken erabiltzailea
Aholkularitza: neurriko aholkularitza.
Zerbitzuko kontzeptuak
Integrazio-aholkularitzako modulu estandarra
Integrazio-aholkularitzako ordua
Aholkularitza juridikoko modulu estandarra
Aholkularitza juridikoko ordua
Trebakuntza
Neurriko aholkularitza
|