Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Logoa. Izenpe

AZZ (Administrazioko Ziurtapen Zerbitzua) eta Korporatiboa

Deskribapena

Izenpe, S.A.k eskaintzen duen Administrazioko Ziurtapen Digitalaren Zerbitzuaren bidez (aurrerantzean, AZZ), zerbitzuaren erabiltzaile diren eta administrazio-agintea duten entitate publikoek ziurtagiri digitalak lortzen dituzte. Entitate publikoak, ziurtagirien harpidedun gisa jarduteaz gain, ziurtagirien titularrak identifikatzeko zereginak betetzen ditu, eta Erregistro Entitatearen izaera bere gain hartzen du, ziurtagiriak jaulki, berritu eta ezeztatzeko eskaerak baliozkotu eta onesten dituen aldetik. Entitate publikoen zerbitzura dauden langileen ziurtagiriak esparru horretan inskribatzen dira, eta, hala badagokio, baita zerbitzari seguruko ziurtagiriak, dispositibo informatikoak (zerbitzari segurua eta aplikazioa) eta kode-sinadurak ere.

Izenpe, S.A.k eskaintzen duen Ziurtapen Digital Korporatiboen Zerbitzuak Entitate Publikoen barne-sareen eremuan bakarrik erabil daitezkeen ziurtagiriak jaulkitzen ditu. Zerbitzu horren barruan Ziurtagiri Korporatiboak sartzen dira; ziurtagiri horiek Entitate Publikoetako langileei bakarrik eskaintzen zaizkie.

Zerbitzuaren osagaiak

Abiaraztea 
Administrazio erabiltzaileari zerbitzuan alta ematea. Hemen ez dira sartzen administrazio  erabiltzailearen eta EuskalSarearen arteko komunikazio-lineen gastuak

Mantentze-lana
Administrazio erabiltzaileari urteko Mantentze-lan Globalaren Zerbitzua ematea

Ziurtagiria
Ziurtagiriaren kostua hiru urtetan indar-galtzen duen arte edo ezeztatzen den arte.

Txartelak
Plastikozko euskarriaren kostua.

Softwareen lizentziak
IZoft-en softwarea erabiltzeko eskubidea:

  • Bezero-postua
  • Toolkit Java
  • Toolkit Microsoft
  • Telefono-operazioetarako softwarea

Zerbitzuko kontzeptuak

Abiaraztea
Urteko mantentze-lana
Ziurtagiriak

  • Entitate publikoetako langilea
  • Korporatiboa
  • Zifratua
  • SSL zerbitzaria
  • Aplikazioa
  • Kode-sinadura

Entitate publikoetako funtzionario-/langile-txartela
IZoft lizentzia

Oharrak

Administrazio batek zerbitzu bat baino gehiago kontratatzen baditu (AZZ, NZZ, OZZ edo Zerbitzu Korporatiboa), hasierako abiaraztea eta urteko mantentze-lanak kontzeptuak zerbitzu bakarrean fakturatuko dira.Txartelak aukerakoak dira. Ziurtagiriak administrazio erabiltzailearen txarteletan kokatuz gero, txartelen kostua eta horien egokitzapenekoa administrazio erabiltzaileak ordainduko ditu.






 

Azken eguneratzea: 2005/07/05