|

Produktu komunak
Deskribapena
Zenbait zerbitzu biltzen dira, aipatutako AZZ, NZZ, OZZ eta Zerbitzu Korporatiboa administrazio erabiltzailearen nahierara osatzeko.
Zerbitzuaren osagaiak
Irakurgailuak
IZENPEk homologatuak. AZZ, NZZ, OZZ eta Zerbitzu Korporatiboa osatzeko, administrazio erabiltzaileak IZENPEk homologatu eta emandako irakurgailuak instalatu beharko ditu.
Bezero-postuko CDak
CDak estanpatu eta karpetetan sartzea, bezero-posturako behar den softwarearekin eta aukeratutako irakurgailura egokituta.
Safelayer-en KeyOne Toolkits (Toolkit MSoft-erako)
Microsoft plataformarako IZoft erabiltzeko behar den produktu-lizentzia.
IAIK liburutegiak (Toolkit JAVArako)
JAVA plataformarako IZoft erabiltzeko behar den produktu-lizentzia.
Papertegia
Zerbitzuko kontzeptuak
USB irakurgailua
Serie irakurgailua
Combi irakurgailua
PCMCIA irakurgailua
Teklatuko irakurgailua
CDen estanpazioa
KeyOne lizentzia (garapen-zentro bakoitzeko)
IAIK liburutegia (garapen-zentroko)
Oharrak
Zerbitzu horiek AZZ, NZZ, OZZ eta Zerbitzu Korporatiboaren osagarriak dira eta administrazio erabiltzaileak aurretik edo une berean kontrata ditzake
Administrazio erabiltzaileak garapen-zentro bat edo bat baino gehiago izan ditzakeela ulertu behar da.
Administrazio erabiltzaileak lizentziak transferitzeko titular bat aukeratuko du (adibidez, sozietate informatikoak)
Irakurgailuak
Proiektua abiarazteko fasean irakurgailuen erabilera erregulatzea gomendatzen da. Erregulazio hori ezaba daiteke aurrerago.
Bezero-postuko CDa
Administrazio erabiltzaileak irakurgailu bidez pertsonalizatutako (edo pertsonalizatu gabeko) CDen estanpazioa eska dezake.
Garapen-liburutegiak
Izenpek garatutako toolkit-ek kanpo-liburutegiak behar dituzte, eta horiek administrazio erabiltzaileak kontratatu beharko ditu.
|