Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Logoa. Izenpe

Helburuak

Administrazio eta herritarren arteko harremana 24 orduetan aktibo dauden zerbitzuetarantz abiatzen da. Zerbitzu horiek ez dute presentzia pertsonala behar.

Horretarako, administrazio ezberdinekiko on line operazioen egiazkotasuna bermatzen duen baliabidea izan behar da.

Berme horrek Euskadin egiaztapen edo identifikazio erakunde bat osatzea dakar eta ildo horretatik bertatik egiten dute lan batera euskal administrazioek.

Baliabideak honako hauek bermatu beharko ditu:

  • Egiazkotasuna: herritarrek eta administrazioak bakoitzaren identitatea egiaztatzen dute.

  • Konfidentzialtasuna harremanean parte hartzen ez dutenak ezin izango dira edukietan sartu.

  • Osotasuna harremanean parte hartzen ez dutenek ezin izango dute edukia manipulatu edo aldatu.

  • Ez uko egitea: aldeek ezin izango dute ukatu transakzioa une zehatz batean edo berariazko eduki batzuen barnean egin dela.

Izenperen helburu orokorrak

  • Gobernu elektronikoa telekomunikazio sareen gainean erabiltzea sustatu eta garatzea indartzea, transakzioen segurtasuna, konfidentzialtasuna, egiazkotasuna eta atzeraezintasuna behar bezala bermatzen direla.

  • Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen arloan, komunikazioetan segurtasun zerbitzuak, teknikoak eta administratiboak ematea, teknika eta baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez.

  • Pertsonentzat edo erakunde publikoetarako zein pribatuetarako behar diren erabiltzailearen titulu edo ziurtagiriak edo txartel-euskarriak eman, egin eta hornitzea.

  • Zerbitzariko titulu edo ziurtagiriak eman, egin eta hornitzea.

  • Gobernu elektronikoaren sustapenari lotutako Aholkularitza Zerbitzuak.

Etorkizuneko bilakaera

1999tik, elkarrekin lan egin dugu helburu komun bat lortzeko: administrazio eta herritarren arteko harremana hobetzea.

  • 1999. urtean lan-taldea osatu zen Eusko Jaurlaritza, Aldundi eta Aurrezki-kutxen artean, elkarrekin egiaztapen digitalaren arloan aurrera egiteko.

  • 2000ko uztailean lankidetza-protokoloa sinatu zen, sinadura elektronikoan oinarritutako transakzio publiko eta pribatu ziurrak sustatu eta garatzeko.

  • 2000ko irailetik abendura bitartean, Euskadin erakunde egiaztatzaile bat sortzeko bideragarritasun azterketa egin zen.

  • 2001eko irailean, alde publikoa abiaraztea erabaki zen.

  • 2002ko ekainean Izenpe osatu zen.

  • Prozesuan parte hartu duten Administrazioek ere hainbat jardunbide ezarri dituzte:

  • Euskal Herri Administrazioen barnean eta horiek herritarrekin dituzten harremanetan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera antolatzen duen izaera orokorreko araua ezartzeko onura aztertzea.

  • Erakunde ezberdinetako informazio-sistemen arteko komunikazioa arintzea eta administrazioen arteko prozesu elektronikoak ezartzea ahalbidetzen dituzten estandar teknikoak, teknologikoak eta segurtasunezkoak era koordinatuan ezartzea.

  • Prozedura telematikoetan diseinatu eta ezartzean elkarrekin aurrera egitea.

  • Jardunbide horiek zehaztu ondoren, Eusko Jaurlaritza eta Aldundien arteko behar komunak antzemateari ekingo zaio, partekatutako egiaztapen-politikak osatzeko asmoz. Era berean, euskal administrazioen aurreko identifikazio eta egiaztapen elektronikoen ezaugarriak errazten dituen herritarren politika bat zehazteko behar diren betekizunak zehaztuko dira. Hau da, asmo handiko proiektu honen bigarren faseari ekingo zaio, Txartel Digitalerako bidean aurrera eginez.

 

Azken eguneratzea: 2006/12/28