

KZgunea Eusko Jaurlaritzaren "Informazioaren Gizartea" Euskadiko Planaren proiektu bat da. Proiektua 2001ean jarri zen abian eta helburua doako zentro publiko baten sarea sortzea da, beharrezko azpiegiturarekin eta espezializatutako tutoreen ardurapean, horrela, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabili eta horien inguruko prestakuntza emateko.
Besteren artean, KZgunea zentroek (pdf, 20 KB), Izenperekin batera, sinadura elektronikoari buruzko prestakuntza-ikastaroak ematen dituzte, eta bertako tutoreek administrazioarekin tramitazioak elektronikoki burutzen laguntzen diete erabiltzaileei.
Informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen www.kzgunea.net
|