|

Izenpe ziurtagiriak non erabili
Izenpe ziurtagiriak euskal administrazioekin izapide ugari egiteko erabil daitezke. Erabilgarri ditugun zerbitzuak ezagutu ahal izateko, gure web-orriko proiektuen atala kontsulta dezakezu.
Gainera, estatuko nahiz autonomia-erkidegoetako beste zenbait administraziok ere sinadura elektroniko bidezko zerbitzuak jarri dituzte abian. Zerbitzu horietarako ere erabil daiteke Izenperen txartela.
Honakoak dira Izenperen txartela erabiltzea homologatu duten erakundeak:
- Trafikoko Zuzendaritza Nagusia

Posible da gida baimenaren puntoak interneten kontsultatzea Izenperen herritar ziurtagiriak eta ziurtagiri korporatibo aitortuak erabilita.
http://www.dgt.es/portal/es/oficina_virtual/permiso_por_puntos/
- Datuak Babesteko Espainiako Agentzia

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak Jakinarazpen Telematikoetarako Sistema (NOTA) abian jarri du. Sistema honi esker Izenpek jaulkitzen dituen ziurtagirien bidez fitxategien jakinarazpen telematikoak egin daitezke. Zehazki esateko, sistema honi esker herritarraren ziurtagiriak, entitatearenak, entitate publikoetako langileenak, ziurtagiri korporatiboak eta administrazio organoaren ziurtagiriak erabili daitezke.
https://www.agpd.es/index.php
- INEM

Orain, herritarrek lehen nahitaez bertaratuta egin behar zituzten kudeaketak egin ditzakete SPEE - INEMeko Bulego Birtualaren bidez, Interneten, Izenperen herritar ziurtagiriak eta entitate ziurtagiriak erabilita.
http://www.inem.es/inicial/OficinaVirtual/OficinaVirtual.html
-
Catastro

Izenpek jaulkitako herritar ziurtagiriak dituzten herritarrak erabiltzailearen identitatea egiaztatzea eta sarbideen segurtasuna eskakizun dituzten zerbitzuetara sartu ahal izango dira. Honakoak dira horiek:
-Ondasun higiezinen ziurtagiriak.
-Titularrek lortutako ziurtagirien kudeaketa.
-Hirugarrenek egindako kontsulta eta ziurtagiri telematikoetarako sarbidea.
Horretaz gain, administrazio eta erakundeek Katastroaren Bulego Birtualeko zerbitzu telematikoetarako sarbidea izango dute, Izenperen entitate ziurtagirien bidez. Horretarako, aurrez erregistratzeko prozedura egin beharko dute, Katastroa arautzen duen araudian ezarritako baldintza eta eskakizunen arabera.
http://ovc.catastro.meh.es/
-
Ministerio de Fomento

Herritarrei eta enpresei Sustapen Ministerioaren atariarekiko harremanak erraztea du helburu. Horretarako, sinadura elektronikoko plataforma propioa du, Administrazio Publikoen Ministerioko egiaztapen-plataformara konektatuta, horrek ziurtagiriak egiaztatzeko zerbitzua eskaintzen baitu. Izenpek Sustapen Ministerioan homologatu ditu bere herritar ziurtagiriak eta entitate ziurtagiriak.
http://www.fomento.es/MFOM/LANG_CASTELLANO/OFICINA_VIRTUAL/
-
Ayud@tec

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak sustatu duen Ayud@tec Plana, enpresei zuzendutako dirulaguntzen kudeaketarako sistema da. Dirulaguntza hauek ikerketa teknikoa sustatzeko (PROFIT), informazioaren gizarteko teknologiak erabiltzen dituzten langileen prestakuntzarako/"on line" langileen hastapen-programarako (INTRO) eta telekomunikazioetako prestakuntza-ekintzetarako (FORINTEL) zuzendutakoak dira, besteak beste.
Eskaera egin edo dokumentazioa aurkeztu nahi dutenek Izenpe-ren herritar ziurtagiriak eta entitate ziurtagiriak erabili ahal izango dituzte.
http://www.mityc.es/PortalAyudas/Servicios/index.htm
-
Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (AEAT)
 Zerga Administrazioko Estatu Agentzian sartzea zerga-tramiteak egiteko Izenpeko Pertsona Fisikoaren eta Pertsona Juridikoaren ziurtagiriakerabiliz. Ziurtagiriak behar dira errenta eta ondarearen inguruko tramiteak egiteko, zergak ordaintzeko, gizarte-laguntzaile gisa jarduteko eta abar.
http://www.aeat.es/prestelem/certauto.htm
-
Gizarte Segurantza
 Gizarte Segurantzan lan-historia pertsonala eta antzekoak lortzea Izenpeko herritar ziurtagiria erabiltzearen bidez.
http://www.seg-social.es/inicio/
-
|