|

Hiztegia
Egiaztapena Egiaztapena pertsona zerrenda jakin batek dokumentu elektroniko baten edukiari buruzko konpromisoa onartu duen zehazteko ahalmena da.
Agintaritza Egiaztatzailea (AC) Erregistroko Erakundeak eskatuta, Agintaritza Egiaztatzaileak behar diren Ziurtagiriak emango ditu, era automatizatuan eta Erregistroko Toki Erakundeak baieztatu ondoren.
Erregistroko Toki Erakundea (ALR) Erregistroko Toki Erakundea Ziurtagirien eskabideak bideratu, nortasunak egiaztatu eta bezeroekiko harremanak gauzatzeko lekua da.
Erregistroko Erakundea (AR) Erregistroko Erakundea erabiltzaileen alta (baita ezeztatzea eta bajak ere) gako publikoko azpiegituran kudeatzeko ardura duen erakundea da: erabiltzaileak erregistroko erakundera jo behar du, gako publikoko ziurtagiria eskatzeko. Ziurtagiri horrek erregistroko erakundeari lotuta dagoen Agintaritza Egiaztatzailearen bermea izango du.
CERT CERT (Computer Emergency Response Team) segurtasun-gorabeherei buruzko larrialdietan jarduten duen taldea da: CERT DARPAk (Defense Advanced Research Projects Agency) sortu zuen 1988an, "Interneteko Harra" izeneko gorabehera ospetsu batek eragindako betebeharrak erantzuteko. CERTek Internet eragiten duten segurtasun-gorabeherak erantzuten dihardu, beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko asmoz. Era berean, dauden sistemen segurtasuna ikertu eta hobetzen du. CERTak hainbat herrialdetan osatuz joan dira. Testuinguru horretan, Iris-CERT (RedIris sare akademikoaren arlokoa) eta esCERT-UPC (Espainiako estatuko Internet sare osoaren arlokoa) sortu ziren 1995eko amaieran.
Gako pribatua Gako pribatua pertsona bakarrari dagokion zenbaki bakarra eta isilekoa da. Gako horren bidez, pertsona identifika daiteke. Gako pribatua gako publikoarekiko asimetrikoa da. Gako batek beste batek sinatu edo zifratu duena egiazta eta desenkripta dezake.
Gako publikoa Gako publikoa pertsona bakarrari dagokion zenbaki bakarra da. Hala ere, ez da gako pribatua bezalakoa, hau edonork jakin baitezake. Prozedura matematikoen bidez, gako publikoa gako pribatuari lotzen zaio eta sinadura digitalak enkriptatu eta egiaztatzeko balio du.
Konfidentzialtasuna Konfidentzialtasuna erabiltzaile guztiei, pertsona zerrenda jakin bati izan ezik, dokumentu elektroniko bat eskuraezin egiteko ahalmena da.
CPS- Egiaztapen-praktikak Agintaritza Egiaztatzaileak (AC) aldian-aldian berrikusitako dokumentua da. ACren jardueren oinarriak, ziurtagirien erabilerak eta mugak, segurtasun-neurriak eta gako eta ziurtagiri digitalak sortzeko hartutako teknikak deskribatzen ditu. Horrez gain, ACk hartzen dituen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, baita harpidedunek eta erabiltzaileek hartu beharko lituzketenak ere. Ziurtagiriaren zikloa arautzen du, hau da, ematea, erabiltzea, ezeztatzea, berritzea eta abar. CPSko bertsioak "CPS" hitzaren atzean agertzen den bertsio-zenbakiaren bidez adierazten dira (adibidez: " 1.0 bertsioa " edo " CPS 1.0").
Kriptografia Kriptografia matematika arloko adar bat da: informazio irakurterraza zuzenean irakurri ezin den informazioa gisa zifratzea ikertzen du, irakurri ezin den informazio hori deszifratu egin behar baita.
DES Datuak zifratzeko estandar ezagunena da, bere DES-CDC aldaerarekin batera. DESek 8 byte-ko gakoak erabiltzen ditu, 64 bit-etatik paritate bit-ak baztertzen diren arren. Horrela, gakoen tamaina eraginkorra 56 bit-ekoa da. DESeko 56 bit-eko gakoari erantsita, DES-CDCk 8 byte eraginkor gehigarriak erabiltzen ditu, tamaina eraginkorreko 120 bit-etarako.
DSA Digital Signature Algorithm. Gako publikoko eredua, AEBetan askotan erabiltzen dena.
Osotasuna Datuak babesten ditu, sistema batean biltegiratu edo bi sistemen artean bidaltzen diren bitartean. Osotasunaren helburua datuetan baimendu gabeko aldaketak antzematea da. Beraz, osotasuna informazioaren egiaztapenari lotuta dago.
PKCS Informazio mota ezberdinak (ziurtagiri eta artxibo sinatuak, besteak beste) kodetzeko estandar ezagunena da. Programatzaile edo analistek konbentzio edo estandar horiei "formatuak" edo "lay-out" esaten diete. PKCSk "Public Key Cryptography Standars" esaldiaren siglak dira.
PKI: Gako publikoko azpiegitura PKI batek ziurtapen sisteman zein erakundek hartuko duen parte, zein funtzio izango duen erakundeak, sistemaren barnean lan egiteko zein arau eta protokolo jarraitu behar diren, informazio digitala nola kodetu eta bidali eta azpiegiturak kudeatutako objektuek eta dokumentuek zein informazio izango duten zehazten ditu. Hori guztia Gako Publikoko teknologian (bi gakoen sistema) oinarrituta egongo da.
RSA Gako publikoko eredu hau oso ezaguna da; izan ere, mundu mailan gehien erabiltzen dena da. RSA siglak sistema asmatu zuten pertsonen abizenen lehenengo letrekin bat datoz: Rivest, Shamir eta Adelman. RSA zenbaketa-programa batean oinarritzen da: edonork matematika arloan lotuta dauden bi zenbaki lor ditzake. Zenbaki horiei "gako" esaten zaie. Gakoa tamaina handiko zenbaki bat da, pertsona batek mezu digital, artxibo bitar edo bit edo byte kate gisa kontzeptualiza dezakeena.
Zerbitzari segurua (https- Hypertext Transfer Protocol with SSL) Web zerbitzari honetan, komunikazioa enkriptatuta doa muga batetik bestera, modu ziurrean. Operazio hori gauzatu ahal izateko, beharrezkoa da zerbitzariak ziurtagiria izatea.
Txip txartela Txip mikroprozesadorea duen txartela. Mikroprozesadoreak gako kriptografiko pribatuak eta horiei lotutako Ziurtagiri Digitalak gordetzen dituen memoria bortxaezina du. Txip txartelei Electronic Identity Card (EID Card) ere esaten zaie.
TTP (Trusted Thrid Party)- Fidagarritasuneko hirugarren aldea Ziurtagiri Digitalean dauden datuak bermatzen dituena da, hau da, Agintaritza Egiaztatzailea. Erakunde horrek Ziurtagiri Digitalean pertsona bati buruz agertzen diren datuak bermatzen ditu, pertsona hori fisikoa zein juridikoa izanda. Honi "notario digitala" ere esaten zaio.
|