Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz


Onartutako ziurtagiri korporatiboa

Onartutako Ziurtagiri Korporatiboa administrazio-ahalmenik burutzen ez duten entitate publikoetan kargu edo lanpostua duten pertsonak identifikatzeko ziurtagiria da. Entitate erabiltzailea bera izango da ziurtagiri honen harpideduna. Ziurtagiria txartel kriptografikoan jaulkitzen da.
Pertsona horrek zein entitate publikoan lan egiten duen eta, hala dagokionean, zein kargu edo postu duen jasotzen da ziurtagirian.
Entitate publiko baten zerbitzurako langileek honakoak jaso ditzakete: sinadura elektronikoaren ziurtagiria, legez onartzen dena, edo zifratze-ziurtagiria, legez onartutako ziurtagiri gisa hartzen ez dena.
Onartutako ziurtagiri korporatiboak administrazio-organoaren eta dena delako kargu edo postuaren eskumenen esparruan erabiliko dira.
Azken eguneratzea: 2008/02/05