Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

Logoa. Ziurtagiri digitalak

Eman daitezkeen irtenbideak: kriptografia simetrikoa

Kriptografia matematikaren adar bat da eta sortutako arazoei erantzuna emateko hainbat teknika eskaintzen ditu.

Tradizionalki, arazo horiek kriptografia simetrikoaren bidez konpontzen saiatu izan dira. Teknika horrek kode bera erabiltzen du bidaltzaileak mezuak zifratzeko eta hartzaileak mezu berak deszifratzeko.

Mezu zifratuak trukatzeko, aurrez hartzailearekin zein 'ezkutuko kode' erabiliko den erabaki behar da eta hari bideren bat erabiliz jakinarazi behar zaio. Sistema segurua izan dadin, beste inork ez du ezagutu behar ezkutuko kodea.

Diagrama: Mezu sekretu bat trukatzea zifratu simetrikoarekin

  • Arazoa: Bidaltzaileak ezkutuko kodea zein den esan behar dio hartzaileari mezuak trukatu aurretik. Beste norbaitek kodea lortzen badu, mezua deszifratu ahalko du. Oso zaila da ezkutuko kodea bidaltzeko sistema segurua ezartzea.
  • Abantaila: cifratzeko eta deszifratzeko egin beharreko kalkuluak oso azkarrak dira.

 Aurrekoa  Hurrengoa


Azken eguneratzea: 2005/07/06