Izenpe

euskadi.net

Inicio

Volver a:
  1. Inicio

Icono de conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Aurkezpena | EdukiakPrograma | TxostenegileakIzena emanKokapena

Txostenegileak: Izenperen faktura elektronikoari buruzko mintegia

  • Carlos Galán jauna
    Gaur egun Lege Teknologiako Agentziako lehendakari exekutiboa da, baita Innova Soluciones Digitales-eko lehendakaria ere.
    Aurrez honako kargu hauek izan ditu: ACE ziurtapen elektronikoko agentziako (izaera pribatua duen lehen ziurtapen-autoritateko) zuzendari nagusia, AECODI konfiantza digitaleko entitateen elkarteko lehendakariordea, Malagako Unibertsitateko Fundazio Nagusiko Garapen eta Teknologiako zuzendari nagusia, HISPAJURISeko teknologia berrien batzordeko lehendakaria eta Barne Ministerioko modernizazio-bulegoko kide aholkulari eta zuzendaria. Horrezaz gain, irakasle da Madrilgo Carlos III unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, Industria Ingeniarien Goi-mailako Eskola Teknikoan (UNED), Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Comillasko Apezpikutza Unibertsitateko Graduosteko Institutuan.
    Aurkezpena: Sinadura elektronikora hurbiltzen, Carlos Galán-ek aurkeztua (pdf, 664 Kb)
  • María Barrena andrea
    Egun Bizkaiko Foru Aldundiko Zeharkako Zergen Administrazioko buru da. Bere ibilbideari enpresa pribatuan ekin bazion ere, Ogasun eta Finantza Saileko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboko kide, kideen buru eta letratu idazkari gisa hasi zuen bere jarduna Bizkaiko Foru Aldundiaren baitan. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fiskaleko Masterrean eskolak emateaz gain, IVAPekin lankidetzan aritzen da administrazio-prozedurari buruzko ikastaroetan, baita Ekonomilarien Elkargoarekin ere, kode fiskala idazteko garaian. Txostengile gisa hartzen du parte Ekonomilarien Elkargoak eta Aranzadi Tributario foroak antolatutako jardunaldietan.
    Aurkezpena: Fakturazioan aplikagarri den araudia, María Barrena-k aurkeztua (pdf, 192 Kb)
  • Mª Luisa Blasco andrea
    Egun Atenea Interactiva-ko zuzendari nagusia da, baita Albalia Interactiva-ko Antolaketa eta Administrazio Arloko zuzendaria eta Impulsa Internet enpresaburuen elkarteko lehendakaria ere. Aurrez Interactiva taldeko eta FRS Ibérica-ko merkataritza elektronikoko zuzendaria izan da. Irakasle-lanean ere aritu da, hain zuzen ere, merkatu-ikerketako irakasle gisa ESICn eta enpresako antolaketa eta administrazioko irakasle gisa Alcala de Henaresko Unibertsitatean. Gainera, ohiko txostengile dugu teknologia berriei buruzko foroetan.
    Aurkezpena: Fakturazio elektronikoan aplikagarri den araudia. Fakturen jaulkipen eta zaintzea, Mª Luisa Blasco-k aurkeztua (pdf, 1.85 Mb)
  • Julián Inza jauna
    Albalia Interactiva-ko lehendakaria da (entitate hori sinadura eta fakturazio elektronikoan eta finantza-inguruneetako segurtasunean dago espezializatuta). Aitzindari izan da ziurtapen digitalaren esparruan, eta honako karguak izan ditu: Camerfirmako zuzendari nagusia, FESTEko zuzendari kudeatzailea, Mobipay International-eko lehendakariordea, AECODI konfiantza digitaleko entitateen elkarteko lehendakaria eta Banestoko Estrategia Teknologikoko zuzendaria. Gisa honetako proiektuen arduradun izan da: Cibertienda (GPL baimena), SET Fácil edo Virtual Cash Plus (aurrez ordaintzeko lehen txartel birtuala). Gaur egun Enpresa Institutuko irakasle ere bada, eta horrezaz gain, Informazioaren Gizarterako Notariotza Behatokiko kide eta Ebidentzia Elektronikoen Foroko koordinatzaile.
    Aurkezpena: Faktura elektronikoaren garapenerako oinarriak, Julián Inza-k aurkeztua (pdf, 0.98 Mb)
  • Guillermo De Miguel jauna
    Egun SAP Teknologian Irtenbide-Arkitektoa da. 12 urte daramatza arlo berean, lehen 6ak kontsultoretzan teknikoan  eta beste horrenbeste negozio-garapen sailan. SAP teknologia arloko arduraduna da.
    Aurkezpena: Kasu praktikoak - SAP, Guillermo de Miguel-ek aurkeztua (pdf, 624 Kb)
  • Luis Mª Velasco jauna
    Egun Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Informatikako buru da. 30 urte daramatza partzuergoari lotuta. Aurrez ardurako hainbat kargu izan ditu Tarabusi eta Vidrerias de Llodio-ko sistemen sailetan eta Univac-en (Unisys)
    Aurkezpena: Kasu praktikoak - Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Luis Mª Velasco-k aurkeztua (pdf, 1.39 Mb)


 

Azken eguneratzea: 2006/02/17