|

Aurkezpena | Edukiak | Programa | Txostenegileak | Izena eman | Kokapena
Izenperen Faktura Elektronikoari buruzko mintegia
- Helburuak
Sakon ezagutzea fakturazio elektronikoa egiteko sistemen alderdi operatiboak, arreta berezia eskainiz aplikazio praktikoari. Horrezaz gain, sistema horiek dituzten lege-eskakizunen inguruko arazoak eta horiek enpresetan nahiz horien bezero eta hornitzaileen artean izango duten eragina ezagutzea.
- Metodologia
Ezinbestekoa izango da bertaratzea eta bertaratutakoek saioetan hartuko dute parte, banaka nahiz taldeka. Azalpen teknikoak enpresako esperientzia praktikoetan oinarritutakoak izango dira, eta horretarako, gisa honetako kudeaketan erreferentzia diren enpresak hautatuko dira. Esperientzia horien bidez, azaldutako teoria nahiz fakturazio elektronikoaren bidezko kudeaketa dela bide lortutako emaitzak emango dira aditzera.
-
Norentzat
Zuzendari nagusi, sistemetako zuzendari, finantza-zuzendari, administrazio-zuzendari, proiektuburu, teknologia eta negozioko aholkulari nahiz ahokulari fiskal eta juridikoentzat eta, oro har, fakturazio elektronikoa egiteko sistemen aplikazio praktikoaren eta sistema hori zerga-gaietan papereko fakturaren pare erabat jartzearen inguruko interesa duen edonorentzat.
|