Izenpe

euskadi.net

Inicio

Volver a:
  1. Inicio

Icono de conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

Izenpe administrazio elektronikoan


Azkenaldian ugaritu egin dira administrazioarekin harremanak izateko bideak, teknologia berriak barne hartzearen ondorioz. Bide horiek guztiek bertaratzearen segurtasun- eta konfidentzialtasun-maila bera izan behar dute. Foru-ogasunak ez dira salbuespen horretan, eta hori dela eta, guztiek dute beren zerga-obligaziodunekin internet bidez komunikatzeko bideren bat.

Bizkaiko nahiz Gipuzkoako foru-ogasunek Izenpek jaulkitako ziurtagiri elektronikoak barne hartzen dituzten proiektuak jarri dituzte abian, segurtasun- eta konfidentzialtasun bermeak hobetzeko asmoarekin.

Gipuzkoako Foru Ogasuneko proiektua

OgasunatariaOrdezkari profesionalek nahiz aurreko ekitaldian Gipuzkoan besteren konturako 25 langile edo gehiago izan dituzten zerga-obligaziodunek aitortutako sinadura elektronikoaren bidez izan beharko dituzte harreman telematikoak zerga administrazioarekin.

Proiektu honen baitan bi kanpaina prestatu dira; bata ordezkari profesionalei bideratutakoa, eta bestea, 25 langile baino gehiago dituzten enpresei begira egindakoa. Entitateei entitate-ziurtagiri bana eman zaie, baita eskatu adina herritarren ziurtagiri ere.

Talde horiek internet bidez egin behar dituzten izapideak Aitorpenak eta autolikidazioak aurkeztea

Bizkaiko Foru Ogasuneko proiektua: Bizkaibai10

Bizkaibai10 atariaBizkaiko Foru Ogasunak sinadura elektronikoaren aldeko apustua egin du aurkeztutako azkeneko 190 ereduan besteren konturako 10 langile edo gehiago aitortu dituzten subjektu pasiboek ezinbestean telematikoki aurkeztu beharreko izapideetan.

Praktikan, taldea 10 langile baino gehiago baina 25 langile baino gutxiagoko enpresetara mugatuko da, aurrez ezinbestekotzat jo baitzen koordenatuen txartelaren sistema erabiltzeko garaian. Haatik, erakundeak azpimarratu du 2006an zehar sinadura enpresa guztietan barne hartzeko asmoa duela.

Proiektuak hiru bide aurreikusten ditu:

  • Lehena, dagoeneko BizkaiBai koordenatuen txartela izan eta zergak ordaintzeko betebeharra duten subjektuei bideratutakoa.
  • Bigarrena, zerga-profesionalen zerbitzuak erabiltzearen aldeko hautua egin dutenena.
  • Hirugarrena, Izenpek emandako sinadura elektronikoan oinarritutakoa. Sinadura hori aitortutakoa da, Sinadura Elektronikoari buruzko Legearen arabera, aitortutako ziurtagiri batekin eta sinadura sortzeko gailu seguru batekin egiten baita, hain zuzen ere, txartel kriptografikoarekin. Hirugarren bide honen barruan pertsona juridikoen nahiz pertsona fisikoen ziurtagiri elektronikoak erabiltzeko aukera izango da (alegia, Izenperen entitate-ziurtagiria eta Izenperen herritarraren ziurtagiria, hurrenez hurren).

20 eredu baino gehiagotan izango da beharrezkoa izapide telematikoa Izenperen sinadura elektronikoaren bidez egitea. Ogasunaren egutegiaren arabera, ziurtagiri elektronikoak 2005eko azkeneko hiruhilekoaren barruan jaulkiko dira, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera izango baita indarrean obligazioa. Proiektuari buruzko informazio gehiago.

Azken eguneratzea: 2005/12/20