|

EV duen SSL
Zergatik EV?
Extended Validation izenekoa duen SSLak beren konfiantza linean ezartzeko modu erraz eta fidagarria eskaintzen die web-orrietako bisitariei, babes-geruza gehigarria ematen baitie zerbitzari seguruko ziurtagiriei. Extended Validation (EV) duten SSL ziurtagiriek bakarrik lortuko dute segurtasun handiko web-nabigatzaileek helbide-barra berdea erakustea, SSL ziurtagiria duen erakundearen izenarekin eta hori jaulkitzen duen ziurtatutako autoritatearen izenarekin. Barra berdeak orriko bisitariei ohartarazten die transakzioa zifratuta dagoela eta erakundea sektoreko estandarrik zorrotzenei jarraiki kautotu dela.
Ikusi batera ezagutzen da webguneak eskaintzen duen segurtasun-maila, baita nork ziurtatzen duen ere, erraz eta arin. Izan ere, nabigatzailearen barrak kolore berdea edo gorria izango du webgunearen fidagarritasunaren arabera. Horrek aukera emango die erabiltzaileei erraz bereizteko eta webguneei segurtasuna argi erakusteko.
-
Zure webgunearen balio erantsia
-
Bisitak leialtzeko bidea
-
Irudia eta marka hobetzea
-
Lehiarako ezaugarri bereizlea
-
Phishing-aren inguruko babes handiagoa
Igo
Zergatik IZENPE?
IZENPE da euskal administrazioen ziurtapen digital eta zerbitzuen enpresa. Zure segurtasuna eta lasaitasuna ditugu helburu, zure harreman telematikoetan. Ahalik eta zerbitzurik onena eskaini nahi diegu euskal enpresa eta administrazioei, on-line merkatuan buru izan daitezen, erraz eta seguru.
IZENPE da CA/Browser taldean onartutako mundu osoko ziurtapen-autoritate publiko bakarra. Borondatezko erakunde horrek ziurtapen-autoritateak (CAk) eta Internet nabigatzaileak (browser) biltzen ditu, eta babestutako webguneen segurtasuna bermatzeko jarraibideen sistema kaleratu du, zerbitzari seguruko ziurtagirien bidez (SSL), baliozkotze hedatua (EV) izeneko atributu berri bati esker. Horrek gisa honetako ziurtagirien hartzailearen identitatea egiaztatzeko eta ziurtatzeko prozedura estandarizatuak hartzen ditu barne.
Gainera Izenpek Ev duen SSL seilua ematen dizu. Bere Web orrialdean agertzen denean, bere bezeroek miatu dezakete segurtasun marka, bere kalitatea eta konfiantza.

Doako euskarri teknikoa eskaintzen dizugu, posta elektronikoaren edo telefonoaren bidez, merkataritzako ordutegiaren baitan. Laguntzeko eta instalaziorako dokumentazioa ere helaraziko dizkizugu.
Igo
Nola lortu?
Lehenik, baliozkotzeko prozesu bat egin beharko da, azken erabiltzaileei zilegi diren webguneak eta phishing guneak bereizteko modua ziurtatzeko. Gisa honetako ziurtagirietan konfiantza eta babesa handitzeak ezinbesteko eskakizun du baliozkotzeko prozesua zorrotzagoa izatea. Prozedura berri hau IZENPEren Ziurtapen Praktiken Deklarazioetan dago zehaztuta, baita, berariaz, kide gaituen CA/Browser taldeko gidetan ere.
** Gogoratu eskaera teknikoak 2048 bit-eko tamaina izan behar dutela.
Igo
SSL agiria ezartzeko gidak
EV duen SSL jasaten duten nabegatzaileak
-
-
Opera [RAR formatua - 8,34Mb]
-
Safari [RAR formatua - 27,1Mb]
-
Chrome (Windows) [RAR formatua - 529Kb]
** Nabegatzaileen gainean klikatu deskarga hasteko.
Igo
« Ziurtagiri digital motetara itzultzea
|