SSL zerbitzariko aplikazio informatiko batek erabiltzen du zerbitzari seguruaren ziurtagiria. Ziurtagiri horri esker, bertara konektatzen diren bezero-aplikazioen aurrean identifikatzen da, eta bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak babesten dira.
Ziurtagiriaren harpideduna, bestalde ziurtagiria eskatzen den zerbitzariaren entitatearena da. Gakoaren edukitzailea, berriz, harpidedunaren erantzukizunaren mende eragiketa automatikoki egiten duen zerbitzaria bera izango da.
Harpidedunak gako pare bat sortu beharko du zerbitzarian bertan eta IZENPEri gako publikoa eman beharko dio ziurtagiria sortzeari ekiteko.
IZENPEk jaulkitako ziurtagiri hori honako erabileretarako soilik erabiliko du harpidedunak:
Zerbitzaria kautotzeko
Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak zifratzeko.