|

Denbora zigilatzeko zerbitzua
Tramite eta prozeduretan, askotan, beharrezkoa izaten da sinatzeko unean ziurtagiria baliozkoa dela ez ezik, delako tramite edo prozedura zein unetan egin den ere jasota geratzea. IZENPEren denbora zigilatzeko zerbitzua da edozein eragiketaren eguna eta ordua bermatzea ahalbidetuko dizuna. Denbora zigilatzeko zerbitzu hori (“time-stamping” edo “TSA”) nazioarteko gomendioak eta estandarrak kontuan izanik diseinatu da:
-
-
ETSI (European Standards Organisation by the European Commission) markako eskakizunak ere bai, “ETSI TS 102 023 Electronic Signatures and Infrastructures (ESI); Policy requirements for time-stamping authorities” eta “TSA time-stamping protocol is defined In RFC 3161 and profiled in ETSI TS 101 861” izeneko agirietan jasotakoak.
-
-
Erabiltzen erraza da eta oinarrizko 4 urrats ditu:
-
Gehienetan, zigilatu beharreko datuen hash bat kalkulatzen da.
-
IZENPEren denbora zigilatzeko autoritatera (TSA) bidaltzen da.
-
TSAk denbora-zigilu bat sortzen du, arrasto honekin, iturri fidagarri batetik lortutako data eta orduarekin eta TSAren sinadura elektronikoarekin.
-
Denbora-zigilua atzera bidaltzen zaio erabiltzaileari.

«Produktu eta zerbitzuetara itzuli
|