Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

 

 

Zerbitzu honen bitartez, IZENPEren bulego batera joan beharrik gabe berritu ahal izango duzu sinadura elektronikoko zure ziurtagiria.

Horretarako, zure ziurtagiri elektronikoak aktibo egon beharko du, eta haren gakoa jakin beharko duzu. Lortu nahi duzun ziurtagiri motaren arabera, aplikazioak ziurtagiria berritzeko izapideetan gidatuko zaitu, baita Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez ordaintzeko izapideetan ere, baldin eta ordaintzea beharrezkoa bada. Prozesua egiaztatu eta onartu ostean, zure ziurtagiri berria eta gako-parea jasoko dituzu aditzera ematen diguzun posta-helbidean.

 Txartela berritzea eskatzeko, IZENPEren herritarraren txartela (txartel berdea edo ONA txartela) aktibo eduki beharko duzu eta haren gakoak jakin beharko dituzu.

ONA txartela baldin baduzu, txartel hori balio bera duen sinadura elektronikoko HERRITARRAREN txartel berdearekin berrituko zaizu.

Ziurtagiri hori DOHAINIK berrituko da.

                                                                    Ziurtagiriak on line berritzeko eskaera >>      

« Herritarraren ziurtagiriari buruzko informazio gehiago

  

* IZENPEren gainerako ziurtagiriek bestelako berritze-prozesua dute, ezaugari bereziak baitituzte (pertsona juridikoa, korporatiboak, teknikoak...). Zure ziurtagiria iraungi aurreko datetan jakinaraziko zaizu egin beharreko urratsak. Zalantzaren bat baduzu edo zure ziurtagiria berritzeko izapideari buruzko berariazko informazioa nahi baduzu, dei ezazu IZENPEren erabiltzaileentzako arreta gunera 902 542 542

Azken eguneratzea: 2011/11/10