|

Nor garen
Zer da Izenpe? | Izenperen helburu orokorrak | Non gaude?
Zer da Izenpe?
Izenpe SA, Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa: 2002. urtean eratutako sozietate anonimo bat da, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatuta. Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien sozietate informatikoen bitartez eratu da: EJIE, LANTIK, IZFE eta CCASA.
.gif)
.gif)
Ziurtapen-zerbitzuetako egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura “ordezkatu” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa.
Hurrengo bideoan Izenpe zer den ikusi ahal izango duzu.
Igo
Izenperen helburu orokorrak
- Telekomunikazio-sareen bidezko gobernu elektronikoaren erabilera sustatzea eta gobernu elektronikoaren garapena indartzea, betiere transakzioen segurtasun, konfidentzialtasun, benetakotasun eta atzeraezintasuneko bermeekin.
- Euskal sektore publikoa osatzen duten erakundeen esparruan, segurtasun-zerbitzuen eta zerbitzu teknikoen eta administratiboen zerbitzugintza, teknika eta bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen bitartez.
- Pertsona edo entitate publikoentzat edo pribatuentzat beharrezkoak diren txartel-euskarriak edo erabiltzaile-mailako tituluen edo ziurtagirien igorpena, fabrikazioa eta hornidura.
- Zerbitzari-mailako tituluen edo ziurtagirien igorpena, fabrikazioa eta hornidura.
- Gobernu elektronikoa sustatzearekin lotzen diren aholkularitza-zerbitzuak.
Igo
Non gaude?
Bulegoak
IZENPE, SA
Tomas Zumarraga dohatsua, 71 - 1
01008 - Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
012
E-mail
info@izenpe.com
Igo
|