Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 


 

Zer da ziurtagiri digitala?

 

Ziurtagiri digitala | Nor da nor ziurtagiri batean | Ziurtagiri digital motak | Ziurtagirien erabilerakNon ezkatu Ziurtagiri bat?

 

Ziurtagiri digitala

Hirugarren fidagarri batek ( autoritate ziurtagiri-emaile batek) subjektu edo entitate baten nortasunaren eta herri-administrazio edo enpresa baten artean dagoen lotura bermatzen duen dokumentu digital bat da.

Edozein gizabanakok edo erakundek eduki dezake ziurtagiri digitala, baina elkarreragiten dutenek jaulkitzaile hori onartzen ez badute, ia sinatu izan ez balu bezalaxe izango da. Hori dela eta, jaulkitzaileak akreditatu egin beharko dira beste pertsona, erkidego, enpresa edo herrialde batzuek onartu ahal izan ditzaten.

 

Alabaina, ziurtagiri digital batek legezko balioa izan dezan, ziurtapen-zerbitzugile batek jaulki beharko du, hala nola IZENPEk.

IZENPEren ziurtagiri digitalek eta gako publikoko azpiegiturak, beraz, Internet bidez eskaintzen diren zerbitzuetara sartzeko sortu ohi diren beharretako batzuei erantzuten diete, eta horien erabiltzaileak ziurtatzen dituzte:

  • Kautotzea: zerbitzu batera sartzean geure burua zalantzarik gabe identifikatzea, beste inork gu ordezkatu ahal izan gabe.
  • Konfidentzialtasuna: komunikazioak beste batzuek entzun ezin izateko moduan egitea eta dokumentuak adierazitako hartzaileak soilik irakurri ahal izateko moduan igortzea.
  • Integritatea: dokumentu bat aldatu ez dela ziurtatzea.
  • Benetakotasuna: dokumentu bat pertsona batek edo batzuek onartu dutela ziurtatzea.
  • Onarpenak: hirugarren batzuen aurrean frogatzea dokumentu bat benetakoa dela. Sinadura autografoaren baliokidea da. 

 

Igo

Nor da nor ziurtagiri batean

  • Ziurtagirien erabiltzaileak: ziurtagiri digitalak jaulkitzeko, kudeatzeko eta erabiltzeko zerbitzuen hartzaileak.
  • Eskatzailea: ziurtagiri bat bere izenean edo antolakunde baten izenean eskatzen duen pertsona.
  • Harpideduna: ziurtagirian identifikatzen diren pertsonak edo antolakundeak.
  • Gakoen edukitzailea: sinadura digitalaren gakoak berariaz dituzten pertsona fisikoak.
  • Ziurtagiriekin edo egiaztatzaileekin fidatzen diren hirugarren batzuk: Izenpek jaulkitako ziurtagiriak jasotzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

 

Igo

« Produktu eta zerbitzuetara itzuli

Azken eguneratzea: 2009/12/10