Izenpe

izenpe telefonoa 902542542

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

Nortasun-artekaria

Lotur@ “bitartekari” bat da, zerbitzua kudeatzen duenari hiritar baten identifikazioarekin lotzen den informazioa -aurretik ez duen informazioa- emateaz arduratzen dena (softwarea + antolakundea). Lotur@ da softwarea eta IZENPE da konfiantzazko antolakundea.

Gizarte ibiltari batean, hots, izapideak edo jarduerak hainbat udalerritan edo entitatetan (udaletan, partzuergoetan, mankomunitateetan,…) garatzen dituzten hiritarrak dituen gizarte batean sortzen diren informazio beharrek eraginda, ezinbestekoa da horien guztien arteko komunikazioa; ezinbestekoa da horien artean elkarlanerako hitzarmenak ezartzea.

Lotur@ zenbait entitateren artean bitartekaritza-zereginak egiteko sortu da. Horrela, plataforma horren bitartez zerbitzuak deitu nahi dituzten entitateek formatu berean egingo dituzte deiak, zerbitzuaren hornitzailea edozein izanik ere. Horrez gain, hainbat entitateri batera eskatu ahal izango zaie zerbitzua edo hainbat artekarirekin izan daiteke harremanetan.

Lotur@ zerbitzuen ereduak

Lotur@ trukearen beharrak estaltzen dituen web-aplikazio bat da, 11/2007 Legea betetzea erraztuko duena -batik bat administrazioak ez dituen hiritarren datuak soilik eskatzeko eskubidea jasotzen duen artikulua betetzea erraztuko duena-.

Lotur@k 3 eredutako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Autonomia: puntuz puntuko on-line kontsultak egiteko zerbitzua.
  • Zeharkako helbidea: multicast deia edo ezagunak diren hainbat hirugarren batzuei egindako deia.
  • Bitartekaritza: broadcast deia edo hirugarren guztiei egindako deia, ezagunak izan edo ez.

Kontsulta horiek on-line eta denbora errealean izan daitezke -“bach” moduan-, edo sortatan egin daitezke -taldekatuta-. Halaber, Lotur@k zerbitzuen katalogo publiko bat eskaintzen du eskatzaile izan daitezkeen guztiek kontsultatu ahal izan dezaten. Horrez gain, eskaeren erregistroa ere eskaintzen du, auditoria eta estatistikako zerbitzuak eskaini ahal izateko.

Bitartekaritzaren balioa.

IZENPEk, entitate bitartekari den aldetik eta konfiantzazko hirugarren baten gisa, komunikazio-bide seguruak ezartzeko bermea eskaintzen du. Gainera, maila handiko kautotze-bitartekoen bidez, zerbitzuaren eskatzailearen nortasuna eta hornitzaileen nortasuna ere eskaintzen du. Informazioa eskuratuko duen entitatearekin datuen segurtasunari, eskuragarritasunari eta babesari buruzko hitzarmenak egitea izango da bitartekari gisa beteko duen zeregin nagusia (betiere Datu Pertsonalak babesteari buruzko Legea errespetatua).

Azken eguneratzea: 2012/06/11