
![]()
Sinadura-euskarri tradizionalaren bertsio digitala da. Sinatu beharreko dokumentuak jasotzen dituen azpila da.
Sinadura-euskarri elektronikoa tresna horizontala da, eta funtsezkoa da enpresetan edo administrazio elektronikoan papera ezabatzeko estrategian.
Tresna horren abantailetako bat da ziurtagiri digital bidezko sinadura elektronikoko prozesuak zentralizatzea: plataformak kudeatzen ditu sinatu beharreko dokumentu guztiak; izan ere, gainerako aplikazioetatik dokumentuak jasotzeko API bat du. Horrela, erraztu egiten da sinatzailearen zeregina, plataforma hori besterik ez baitu erabili behar, sinatu beharreko dokumentuak sortzen dituen aplikazio bakoitzera jo beharrik gabe.
Dokumentuetako bakoitzaren kasuan, sistemak parte hartuko duten sinatzaileak definitu beharko ditu, eta sinatu beharreko dokumentuak automatikoki pasako dira erabiltzaile batetik bestera (plataformak sinadura-zirkuituak automatizatuko ditu).
Dokumentuetako bakoitzaren kasuan, sistemak parte hartuko duten sinatzaileak definitu beharko ditu, eta sinatu beharreko dokumentuak automatikoki pasako dira erabiltzaile batetik bestera (plataformak sinadura-zirkuituak automatizatuko ditu). Horrek honako abantaila hauek eskaintzen dizkie sinatzeko ahalmena duten erabiltzaileei: