Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa - gazteleraz

  

 

Lotur@ "agente bitartekaria" da, zerbitzua kudeatzen duenaren eskuetan ez dagoen herritar baten identifikazioarekin lotutako informazioa emateaz arduratzen den agentea (softwarea + antolakundea). Softwarea Lotur@ da, konfiantzako antolakundea, IZENPE.

Herritarrek izapideak edo jarduerak hainbat udalerri edo erakundetan (Udalak, partzuergoak, mankomunitateak…) garatzen dituzten gizarte nomada batean, izan litezkeen informazio-premien aurrean, behar-beharrezkoa da haien arteko komunikazioa eta, orobat, haien arteko lankidetza-hitzarmenak ezartzea.

Lotur@ erakundeen arteko bitartekotza-lanak egiteko sortzen da, zerbitzuetara plataforma horren bitartez dei egin nahi duten erakundeek beti formatu berarekin egin ditzaten deiak, zerbitzu-hornitzailea gorabehera. Gainera, aukera ematen die hainbat erakunderi zerbitzu bat aldi berean eskatzeko edo beste truke-agente batzuekin harremanetan jartzeko.

 

Zerbitzu-ereduak:

Lotur@ truke-premiak betetzen dituen web-aplikazioa da, administrazioak ez dituen datuak besterik ez eskatzeko herritarren eskubideari buruzko 11/2007 Legearen artikulua betetzea ahalbidetzen duena.

Lotur@ aplikazioak 3 zerbitzu-eredu eskaintzen ditu:

  • autonomia: edo puntutik punturako lineako kontsulta-zerbitzua..
  • indirekzioa: multicast deia edo batek hainbat hirugarren ezaguni egina.
  • bitartekotza: broadcast deia edo batek hirugarren ezagun nahiz ezezagun guztiei egina.

 

Kontsulta horiek linean egin daitezke denbora errealean, "bach" moduan, edo loteka egin daitezke, multzoan.

Halaber, Lotur@ aplikazioak zerbitzu-katalogo publikoa eskaintzen du, balizko eskatzaile guztiek kontsultatzeko, baita eskaeren erregistroa ere, auditoria eta estatistika zerbitzuak eskaintzeko.

 

Bitartekotzaren balioa:

IZENPEk, erakunde bitartekaria denez, konfiantzako hirugarrenaren bermea eskaintzen du. Ildo horretan, komunikazio-kanal seguruak ezarriko ditu eta goi-mailako autentifikazio-bitartekoen bidez bermatuko du zerbitzuaren eskatzailearen eta hornitzailearen edo hornitzaileen nortasuna. Bitartekari-lanak eskatutako informazioa biltegiratzen duten erakundeekin datuak segurtatzeko, atzitzeko eta babesteko hitzarmenak ituntzea izango du ardatz (DBLO errespetatuta).

 

« Produktu eta zerbitzuetara itzuli

 

Azken eguneratzea: 2009/12/14