Sinadura elektronikoa asteko 7 egunetan 24 orduz on-linea eskura dagoen harremanetarako leihatila bihurtu da. Ilarak saihesten ditu, eta oinarrizko 4 segurtasun-abantaila eskaintzen dizkizu: Kautotasuna, Konfidentzialtasuna, Integritatea eta Ez uko egitea.
Hori dela eta, sinadura elektronikoko ziurtagiri onartuak eskaintzen dizkizugu, ziurtagiri digitalen artean seguruenak. Horien sinadura elektronikoa legez onartuta dago, eskuzko sinaduraren parean. IZENPE arduratzen da ziurtagiria jaulkitzeaz eta datuak benetakoak diren egiaztatzeaz. On-lineako zure harremanetako transakzioen eta kudeaketen segurtasuna bermatzen dizugu.
Ziurtagirien aldakortasuna dela eta, askotariko erabiltzaile-profiletara eta beharretara egoki daitezkeen tresnak dira ziurtagiriak. Langileen on-lineako identifikazioaren eta izapideen segurtasunarekin eta bere web-orriaren segurtasunarekin kezkatuta dagoen enpresa orori oso lagungarria izango zaizkio ziurtagiri digitalak.