|

Enpresa laguntzaileak
Enpresa laguntzaileen programa
IZENPEk Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari egin beharreko zerbitzuak etengabe hobetzeko helburuaren barruan, enpresekin elkarlanean jarduteko programa sortu du. Programa horrek honetarako aukera ematen du:
- Euskal Herri Administrazioaren prozesuetan ziurtagiri digitalen erabilera sustatzeko, e-administrazioa erraztearren.
- Herri Administrazioei TI zerbitzuen egileen erabilgarritasuna errazteko. Zerbitzugile horiek behar bezala prestatuta egon beharko dute, eta lehendik sinadura digitaleko proiektuen alorrean arrakasta lortutakoak izan beharko dute.
- Metodoen eta tekniken homogeneotasuna bermatzeko, eta ziurtagiri digitalen esparruko prestakuntza, metodoak, teknikak eta informazioa eskaintzeko.
- IZENPEren soluzio teknikoen etengabeko hobekuntzan laguntzeko.
Enpresa Laguntzaileen Planaren hasierako fasean enpresa gutxi batzuk baino ez dira barnean hartzen.
Enpresa laguntzaileen zerrenda
Zentro laguntzaileen programa
KZgune zentro laguntzaileak

KZgunea Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren proiektu bat da. 2001. urtean abian jarri zen proiektu horren helburua zen informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien arloko prestakuntzan eta erabileran espezializatutako tutoreak eta beharrezko azpiegiturak izango dituzten doako zentro publikoen sarea sortzea.
KZgunearen zentroetan, eta IZENPErekin elkarlanean, sinadura elektronikoari buruzko prestakuntza-ikastaroak ematen dira, eta bertako tutoreek administrazioen aurrean izapide elektronikoak egiten laguntzen diete erabiltzaileei.
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.kzgunea.net
|