Izenpe

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

 

Aholkularitza eta proiektuak

Aholkularitza eta proiektuen zerbitzuak sinadura elektronikoa zabaltzeko azterlanak eta horiek garatzeko eta ezartzeko lanak hartzen ditu bere baitan.

Zerbitzuak merkatu/zerbitzu aukerak aztertzen eta ebaluatzen ditu eta proiektuak sustatzen ditu, sinadura eta ziurtatutako tramitazio telematikoaren inguruko zerbitzuak garatzeko interesa duten erakunde eta enpresekin lankidetzan. IZENPEk dituen eskarmentu, know-how eta zerbitzuak bideratzen dira horretara.

Zerbitzuaren helburua da sinadura elektronikoa ahalik eta gehien erabiltzea eta txertatzea informazio-sistema korporatiboetan. Prozedurak zedarritzea, zerbitzua behar bezala ezarri dela bermatzea eta etengabe hobetzeko proposamenak egitea ahalbidetuko duten proiektu pilotuak ere egingo dira, e-administrazioan aurrera egiteak motibatuta.

  • Hasierako aholkularitza: sinadura elektronikoa eta ziurtapena ezartzeko gida.
  • Aholkularitza juridikoa: arautzeko eta araudia idazteko laguntza.
  • Aholkularitza teknikoa: PKI abian jartzea.
  • Sinadura informazio-sistemetan sartzea.
  • Proiektuak: garatzea, prestatzea eta zabaltzea.
  • Ondorengo laguntza: mantentzeko gida eta bilakaera teknikoa.

 

« Produktu eta zerbitzuetara itzuli

Azken eguneratzea: 2009/12/14
  • Erakunde Laguntzalea