|

Faktura elektroniko-ko bezeroa
ef4ktur Euskal Foru-Aldundien ekimena da, fakturak jaulkitzen dizkietenei doan jartzeko eskura faktura elektronikoak egiteko soluzioa. Soluzio horrek aukera ematen du erraz eta modu praktikoan egiteko lan enpresen artean eta euskal administrazioekin.
ef4ktur ekimenaren softwareak kudeaketako autonomia handia ematen du eragiketa telematikoetan, segurtasunaren inguruko bermerik handienarekin eta bezeroaren premia funtzionaletara egokitzeko aukerarekin. Egin kontsulta.
ef4ktur bateragarri da Windows, Linux eta Mac sistemekin, zure lanerako ingurunea edozein izanik ere e-f4ktur ekimenaren onuradun izan ahal izateko.
Fakturazio elektronikoak papereko fakturaren funtzio baliokidea du, eta fakturak edo antzeko dokumentuak bitarteko elektroniko (fitxategi informatiko) eta telematikoen bidez (ordenagailu batetik bestera) igorlearen eta hartzailearen artean transmititzean datza, betiere aitortutako ziurtagiriekin digitalki sinatuta. Enpresen bolumenaren arabera, fakturen administrazioari dagokion aurrezkia (fakturak jasotzea, gordetzea, bilatzea, sinatzea, itzultzea, ordaintzea, bidaltzea eta abar) % 40 eta % 80 artekoa izan daiteke. Honakoak dira aurrezki hori ahalbidetzen duten arrazoiak:
-
Informazioaren egokitasuna, jasotzerakoan nahiz igortzerakoan.
-
Paper-gauzetako aurrezkia.
-
Ikuskaritzako prozesuak erraztea.
-
Dokumentuan frogagiriaren inguruko segurtasun handiagoa.
-
Faltsutzeko aukera txikiagoa.
-
Informazioa aurkitzeko arintasuna.
-
Dokumentu historikoak gordetzeko lekuaren premiarik ez izatea.
-
Administrazio-prozesu azkarragoak eta eraginkorragoak.
ef4ktur fakturazio elektronikoa erraz egin nahi duten ETE eta mikroETE eta langile autonomoei bideratutakoa da, eta zeregin horretarako ezagutza aurreraturik ez duten erabiltzaileak ditu gogoan. ef4ktur-en laguntzarekin erraza da fakturak sortzea, sinatzea edo bidaltzea.
Faktura elektronikoa egiteko, ezinbestekoa da sinadura digitaleko ziurtagiriak izatea, balioa izango duen faktura egin ahal izateko. Beraz, onartutako IZENPEren ziurtagirietakoren bat izan beharko duzu, dela software formatuan, dela txartel kriptografikoan.
ef4ktur bere web-orritik jaitsi daiteke www.ef4ktur.com. Bertan aurkituko dituzu, halaber, prestakuntzarako gidak eta horrelako tramiteak egiten dituzten administrazioen zerrenda.
Eskuliburuak deskargatu:
« Produktu eta zerbitzuetara itzuli
|