Sinadura elektronikoa asteko 7 egunetan 24 orduz on-linea eskura dagoen harremanetarako leihatila bihurtu da. Ilarak saihesten ditu, eta oinarrizko 4 segurtasun-abantaila eskaintzen dizkizu: Kautotasuna, Konfidentzialtasuna, Integritatea eta Ez uko egitea.
Hori dela eta, sinadura elektronikoko ziurtagiri onartuak eskaintzen dizkizugu, ziurtagiri digitalen artean seguruenak. Horien sinadura elektronikoa legez onartuta dago, eskuzko sinaduraren parean. IZENPE arduratzen da ziurtagiria jaulkitzeaz eta datuak benetakoak diren egiaztatzeaz. On-lineako zure harremanetako transakzioen eta kudeaketen segurtasuna bermatzen dizugu.
HERRITARRAREN ziurtagiri digitala eska dezakezu, zure harremanetan eta esparru pribatuan pertsonalki identifikatzen zaituen ziurtagiria da. Herritar-erabilerak dituen ONA osasun-txartel elektronikoarekin edo IZENPEren herritarraren txartelarekin lor dezakezu.
Balia zaitez ziurtagiri digital batek eskaintzen dituen erabilera guztiez. Eska ezazu ziurtagiri digitala dohainik: