Izenpe

izenpe telefonoa 902542542

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

Herritarren Ziurtagiria

IZENPEren ziurtagiri horrek telematikoki harremanetan jartzeko aukera emango dizu administrazioekin (tokikoekin, forukoekin, autonomiakoekin eta Estatukoekin) eta gero eta erakunde gehiagorekin, hala nola finantza-erakundeekin.

Gainera, ziurtagiriari dagokion IZENPEren txartel berdeak sinadura elektroniko aurreraturako itsasontzi-jokoa du. Sinadura elektronikoko beste tresna bat da, itsasontzi-jokoak eta pasahitza lotzen dituena IZENPEk –konfiantzako hirugarren baten modura– egiten duen sinaduraren kudeaketarekin. Erabiltzailea kautotzeko eta sinadura elektroniko aurreratua egiteko aukera ematen du tresna horrek

                                                                                                                                           

Ziurtagiri horiek 4 urteko balioa dute, eta IZENPEk arreta-zerbitzua eskaintzen die erabiltzaileei, ziurtagiriekin sortzen diren gorabeherei erantzuteko eta ziurtagiriak instalatzen eta erabiltzen laguntzeko. Horretarako, 902 542 542 / 945 01 62 90 telefonoak erabil daitez

Horrez gain, beti izango duzu hurbilen duzun KZgunera, joateko aukera. Bertan zure ziurtagiria behar bezala instalatzeko eta erabiltzeko laguntza eta aholkuak emango dizkizute.

Berritzeak

IZENPEren ziurtagiria iraungitzeko data baino 60 egun lehenago, IZENPEk ziurtagiria berritzeko prozesuaren berri emateko mezu elektronikoa bidaliko du eskaera egin zenean emandako posta elektronikoko helbidera. Berritzeetan beste ziurtagiri bat jaulkiko da, eta ziurtagiri horren hasiera-data aktibo dagoen ziurtagiriaren iraungipen-dataren ondorengoa izango da, bata iraungi eta bestea erabiltzen hasteko.

1.- IZENPEren herritarraren ziurtagiria (txartel berdea edo ONA) edo NAN elektronikoa aktibo baduzu, eta dagozkion gakoak ezagutzen badituzu, on-line eskatu ahal izango duzu, eta ziurtagiria duen txartela eta gakoak adierazitako posta-helbidean jasoko dituzu. Eskaera abiarazi »

 

 

2.- En Aurreko kasuan ez bazaude, eskaera-orria bete eta ondoren bertaratze bidezko identifikazioa egin beharko duzu. Horretarako:

» zure eskararako gaitutako KZgunetako  bere eskaerarako.

» edo, izenpek gaitutako erregistro-puntuetako adozeinetara joan zaitzeke, aurrez hitzordua hartuta »

  

Herritarraren ziurtagiriaren zenbatekoa

Gaur egun Administrazio Publikoek diruz laguntzen dute herritarraren ziurtagiriaren jaulkipena, ziurtagiri hori identifikazio edo sinadura elektronikoa eskatzen duten zerbitzu publikoetan erabiltzeko.

Ziurtagiriaren erabilera okerrak, ziurtagiria edo gakoak galtzeak edo iraungitze-dataren aurretik ziurtagiria blokeatzeak soilik eragingo du ziurtagiri berria jaulkitzearen kostua ordaindu behar izatea (10,25 €, %21eko BEZ barne).

»  Izenperen herritarren ziurtagiria eskatzeko formularioa 

» Dokumentazio juridikoa

Zerbitzu honen bitartez, IZENPEren bulego batera joan beharrik gabe berritu ahal izango duzu sinadura elektronikoko zure HERRITARRAREN ziurtagiria:

Ziurtagiria berritzea eskatzeko, IZENPEren herritarraren ziurtagiria (txartel berdea edo ONA txartela) aktibo eduki beharko duzu, eta haren gakoak jakin beharko dituzu. ONA txartela baldin baduzu, ziurtagiri hori balio bera duen sinadura elektronikoko HERRITARRAREN txartel berdearekin berrituko zaizu.

Ziurtagiriak on line berritzeko eskaera »

  

*Gogoratu! Id@zki desktop behar du ziurtagiriak berritzeko. Erraz deskarga eta instala dezakezu hemen »

 

Zure ziurtagiria iraungi bada edo PINa gogoratzen ez baduzu »

IZENPEren herritarrentzako arreta-puntuetako batean hitzordua eskatu beharko duzu, eta indarrean dagoen zure NAN/pasaportea eraman beharko duzu. Hitzordu horretan zure ziurtagiri berria eta gako-parea jasoko dituzu.

Ziurtagiriaren izapideetan gida zaitzaketen hainbat ohiko galdera eskainiko dizkizugu:

 

 

Ziurtagiriaren eskaerari buruzko galderak

Nola ekingo diot eskaera bati?

 Izenperen herritarraren ziurtagiria bi modutan eska daiteke:

1. Izenperen zure herritarraren ziurtagiria (txartel berdea edo ONA) baduzu, edo e-NAN aktiboa eta haren gakoak badakizkizu, erabat online tramita dezakezu, eta txartela eta ziurtagiria eta gakoak jasoko dituzu adierazitako posta-helbidean.

» Ekin eskaerari >

2. Horrela ez bada, eskaera betetakoan, etorri egin beharko duzu aurrez aurre identifikatzeko:

»  Gaitutako KZguneetara joanik eskaera egitera.

» Edo Izenpek gaitutako edozein erregistro-puntutan  hitzorduarekin >

  

Ba al du kosturik herritarraren ziurtagiriak?

Gaur egun, Herri Administrazioek diruz laguntzen dute herritarraren ziurtagiriaren jaulkipena, identifikatzea edo sinadura elektronikoa behar duten zerbitzu publikoetan erabiltzeko.

Soilik ziurtagiria desegoki erabiltzen bada, hura edo gakoak galtzen badira edo iraungitze-data baino lehen blokeatzen bada ordaindu beharko da ziurtagiri berri baten jaulkipena (10,25 € % 21eko BEZ barne).

  

Bidal al diezadakete ziurtagiria posta bidez?

BAI, eskaera guztia online egiten baduzu edo eskatzailea bera ezin bada joan hitzordura.

Kasu horretan, hau igorri beharko duzu Izenpera (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 1. 01008 Vitoria-Gasteiz):

  • Eskaera-formulario sinatua, eta sinadura notario aurrean legitimatuta.
  • Eskatzailearen NANaren eta entitatearen IFZren kopia, notario bidez kautotua.

 IZENPEk ziurtagiria eta gakoak 2 bidalketa bereizitan igorriko ditu, eta bidalketaren gastuak entitate eskatzailearen kargura izango dira.  Baina bidalketa-gastuak “garraio-kostua ordaintzeko” modalitatearekin baino txikiagoak izan daitezen, Izenpek aukera eskaintzen dizu, ziurtagiria ordaintzeko transferentzian 8,20 euro gehituta, zure ziurtagiria postaz eta modu seguruan jasotzeko (entrega-epea egun batzuk luzatzen da kasu horretan).

 

Bertara al daiteke eskatzailearen izenean hirugarren pertsona bat sinadura elektronikoko ziurtagiria jasotzera?

BAI, eskatzaileak sinatutako eta notario aurrean legitimatutako jaulkipen-eskaera eramaten badu eta eskatzailearen izenean ziurtagiria eta eskatutako gainerako dokumentazioa jasotzeko gaituko duen notario-baimena badu.

 

Zer informazio du ziurtagiriak (txipak)?

Ziurtagiriak entitatearen eta pertsona fisiko eskatzailearen nortasun-datuak besterik ez ditu: eskatzailearen izena eta NAN. Txartelak ez du beste inolako daturik.

Datu horietakoren bat aldatu egiten bada, ziurtagiri hori ezeztatu eta berria eskatu behar da datu berriekin.

Igo

Ziurtagiria BERRITZEARI buruzko galderak

Noiz iraungiko da nire ziurtagiria?

Jaulki eta 4 urtetara iraungiko da Izenperen pertsona juridikoaren ziurtagiria. Izenpek posta elektroniko bat igorriko dizu, eskaeran emandako helbidera, iraungi baino 60 egun lehenago; egun horietan, ziurtagiria berritzea eska dezakezu.

 

Nola jakingo dut nire ziurtagiria iraungitzear dagoen?

Ziurtagiria iraungi baino 60 egun lehenago, Izenpek posta elektroniko bat igorriko du eskaera egiteko unean emandako helbidera, berritze-prozesuaren berri emateko. Berritzeetan ziurtagiri berri bat jaulkiko da zure egungo ziurtagiriaren iraungipenaren ondorengo hasiera-data batekin, etengabe erabiltzeko aukera izateko.

Zure ziurtagiriaren iraungitze-data egiazta dezakezu, txartelaren atzealdean inprimatuta, zure ziurtagiria erabiltzean.

  

Nola has dezaket berritzeko prozedura?

Gure atebidearen bidez guztiz online egin dezakezu » eta adieraziko diguzun posta-helbidean jasoko duzu. Kontsulta ezazu prozedura Izenperen web-orrian, eta zalantzarik baduzu, 902 542 542 telefonoan kontsulta dezakezu.

 

Nola jasoko dut nire ziurtagiri berria?
Ziurtagiria jaulkitakoan, postaz igorriko zaizu eskaera-formularioan adierazi duzun helbidera. Bi bidalketa bereizi jasoko dituzu: lehenengoa txartel berriarekin. Horren indarraldiaren hasiera-data bat dator egungoaren iraungipenarekin, segidan erabiltzeko.  Egun batzuk geroago, segurtasun-arrazoiengatik, bigarren bidalketa batean ziurtagiria erabiltzeko gakoak jasoko dituzu.

 

Eta iraungi bazait?

Jaulkipenerako egindako tramite berak egin beharko dituzu.

 

Nire ziurtagiria iraungitzen bada, zer gertatuko da ordura arte sinatutakoarekin?

Ziurtagiria indarrean dagoen bitartean egindako sinadura guztiak zuzenak dira, eta hala baliozkotuko dira, ziurtagiria iraungi ondoren ere.

Igo

Ziurtagiriaren ERABILERARI buruzko galderak

Zer egin behar dut nire ziurtagiria erabiltzen hasteko?

Ziurtagiria erabiltzen hasteko, web-orrian eskura dagoen Izenperen softwarea instalatu beharko duzu. Gainera, zure ziurtagiria txartelean jaulki bada, ziurtagiria eskuratzeko irakurgailua eduki beharko duzu.

 

Zer egin behar dut ziurtagiria galtzen badut?

Ezezta ezazu ziurtagiria iruzurrezko erabilera saihesteko.

  

Nola ezeztatu nire ziurtagiria?

Zure ziurtagiria Izenperen web-orritik ezezta dezakezu, edo Izenperen 902 542 542 ELZra deitu.

  

PINa ahaztu zait

Hiru saio dituzu blokeatu aurretik. Desblokeatu eta berri bat jar dezakezu PINa entregatu zitzaizun gako-orri berean datorren PUKa baldin badakizu. Kontuz! Horrela ez bada, zure ziurtagiria ezeztatu eta berria eskatu beharko duzu. Zure gako berriak gogoratzea edo modu seguruan gordetzea gomendatzen dizugu.

  

Ez dut aurkitzen gakoen orria

PINa gogoratzen ez baduzu, edo PUKa erabili behar baduzu eta aurkitzen ez badituzu, ziurtagiria ezeztatu eta berria eskatu beharko duzu. Izenpek ez du gakorik gordetzen, segurtasun-arrazoiengatik.

  

Arazoak ditut ziurtagiriarekin, ez dabil

Zure ziurtagiriarekin arazorik baduzu, arazoak ziurtagiriak dituen egiazta dezakezu, Izenperen sinadura-proba bat eginik. Arazoak izaten jarraitzen baduzu, dei ezazu 902 542 542 telefonora (egon itxaronaldian).

  

Ez dugu irakurgailurik, non lor dezakegu bat?

Horien erabilera orokortu egin da eta edozein informatika-dendatan eta azalera handitan dute txartel kriptografikoen irakurgailuen eskaintza.

Igo