Izenpe

izenpe telefonoa 902542542

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

Zerbitzari Seguruko Ziurtagiria

On-linea egiten diren zerbitzuetarako sarbideetan eta transakzioetan segurtasuna, konfiantza eta fidagarritasuna eskaintzea funtsezkoa da, batez ere e-administrazioaren aldeko eta asteko 7 egunetan eta 24 orduetan arreta telematikoa eskaintzearen aldeko apustu argia egiten duen gaur egungo agertokian, hau da, teknologia berrien erabileran ohituta dagoen eta kualifikazio teknologiko handiko enpresak dituen gizarte honetan.

Azken aldi honetan, erabiltzaileen kezka nagusietako bat sarean segurtasunez nabigatzea bihurtu da, batik bat transakzioak, kudeaketak eta erosketak egiteko Internet gero eta gehiago erabiltzen den garai honetan. Zerbitzaria kautotzeko eta bezeroen eta zerbitzarien artean komunikazioak zifratzeko erabiltzen diren ziurtagiri horiei esker estaltzen da eskari hori.

Batez ere erabilgarriak dira arrisku handiko Interneteko domeinuak dituzten enpresentzat edo phishing-erasoen mende edo Internet bidezko beste iruzurren mende egon daitezkeenentzat, baita, oro har, erabiltzaileei harreman telematikoetan segurtasunaren aldeko apustu argia erakutsi nahi dieten enpresa eta erakunde ororentzat ere. Arrisku handikotzat jo daitezke finantza-zerbitzuak, enkanteetarako guneak, administrazio publikoak, merkataritza elektronikoa eta Internet bidezko transakzioak eska ditzaketen eta iruzurraren mende izan daitezkeen edo erabiltzaileen datu pertsonalak dituzten beste webgune batzuk.

 

IZENPEk bi ziurtagiri mota eskaintzen ditu xede horretarako:

Zerbitzari segurua, ziurtagiri hori SSL zerbitzariko aplikazio informatikoek erabiltzen dute, zerbitzarira konektatzen diren aplikazio bezeroen aurrean bere burua identifikatzeko eta bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak babesteko. Eskatzeko bete ezazu eskaera-dokumentua eta igor ezazu hona: certservidor@izenpe.net

 

EV duen zerbitzari segurua, zerbitzari seguruko ziurtagiriaren formatua abiapuntu izanik eratutako ziurtagiriak dira, baina ziurtagiriaren titularra benetan bera dela bermatzeko babes-geruza gehigarria eskaintzen dute, hertsiki definitua ziurtagiria jaulkitzeko prozesuan.

EV duten SSL ziurtagiriei buruz gehiago jakiteko »

 

 » IZENPEren SSL eta EV duen SSL ziurtagirien eskaeraren formularioa

     * Formulario hori betetzen lagunduko dizuten iruzkinak ditu formularioak.

 

« Ziurtagiri digitalen motetara itzuli

Azken eguneratzea: 2012/04/25