Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

 

Entitate publikoko langilearen ziurtagiria

 

Herri-administrazioek eskaera-formularioa osatu beharko dute egoki iruditzen zaizkien haien antolakundeko karguak edo postuak betetzen dituzten pertsona fisikoentzat, eta esleitutako erregistro-entitatean entregatu beharko dute.

Gakoen edukitzaileak bere nortasuna akreditatuko du IZENPEren aurrean edo Herri Administrazio erabiltzailearen aurrean, baldin eta horrek erregistro-entitatearen funtzioak betetzen baditu.

Herritar nazionala baldin bada, NANan edo pasaportean jasoarazten diren datuak dira ziurtagirian gakoen edukitzailea identifikatzen duten datuak; eta, atzerritarra izanez gero, Atzerritarren Identifikazio Zenbakiko eta/edo bizileku-txarteleko datuak.

Eskatzailearen nortasuna egiaztatu ostean, eskatzaileak ziurtagiria jaulkitzeko eskaera sinatu beharko du, eta IZENPEk ziurtagiria jaulkiko du.

 

« Ziurtagiri digital motetara itzultzea

Azken eguneratzea: 2009/12/15