Izenpe

euskadi.net

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

ziurtagiri digitalak

 

Entitatearen Ziurtagiria

 

Ziurtagiriak izapidetu | Ziurtagirien erabilerak | Non ezkatu Ziurtagiri bat?

Onartutako sinadura elektrikoko ENTITATEAREN ziurtagiriek aukera ematen diote zure enpresari (pertsona juridikoari) administrazioekin (toki, foru, erkidego eta estatukoekin) modu telematikoan erlazionatzeko.

Onartutako ziurtagiriak dira ziurtagiri digitaletan seguruenak, eta horien bidezko sinadura eskuz idatzitakoaren parekotzat jotzen da legez. Kasu honetan entitateak egindakotzat joko dira sinadura elektronikoa erabiliz egindako ekintzak.

NOLA ESKATU ENTITATEAREN ZIURTAGIRIA?

Entitatearen ziurtagiria txartelean edo softwarean jaulki daiteke, eta bi kasuetan berdina izango da ziurtagiria eskatzeko prozesua. Alabaina, bakoitzak bere eskaera izango du, desberdina.

OHARRA: Entitatearen ziurtagiria eskatzen duenak kontuan izan beharko ditu horiek jaulkitzeko epeak. Eskatutako dokumentazioa osatzeko, erregistro-ziurtagiriak eta/edo notarioahalordeak behar izaten dira, eta horiek ziurtagiria jaulkitzeko azken data atzeraraz dezakete. 

Izenperen entitatearen ziurtagiria jaulkitzeak honakoak hartzen ditu barne:

  • Txartel kriptografiko pertsonalizatua
  • Eskaeran aurkeztutako dokumentazioa kudeatzea eta askiestea.
  • Sinadura elektronikoko onartutako ziurtagiri korporatiboa jaulkitzea
  • Ziurtagiriari eta horren instalazioari buruzko dokumentazioa
  • Ziurtagiria kudeatzeko gakoak dituen Pintab-a

DESKRIBAPENA 

Prezioa, BEZ gabe 

Prezioa, BEZ barne (% 18) 

ENTITATEAREN ZIURTAGIRIA

74,28€

87,65 € 

USB IRAKURGAILUA (aukerakoa)

10,00 €

11,80 €

 

 

 

 

 

 

« Ziurtagiri digital motetara itzultzea

Azken eguneratzea: 2012/01/10