|

Ziurtagiri korporatiboak
IZENPEren ziurtagiri korporatibo onartuak langilea bere enpresarekin edo erakundearekin lan-mailan lotuta dagoen pertsona gisa identifikatzen du, eta, horrela, bere lan-esparruan zenbait kudeaketa arin eta segurtasunez egiteko aukera ematen dio.
Ziurtagiri horiek entitatearen zuzendaritzak eskatzen ditu, eta zuzendaritzak berak ezeztatuko ditu. Horrenbestez, antolakundearen barruan egon daitezkeen aldaketen aurrean, baimenak modu sinplean kudeatzeko aukera ematen du.
Ziurtagiri korporatiboen konfigurazioa dela eta, beste ziurtagiri batzuekin posible diren eragiketez gain, beste eragiketa osagarri batzuk ere egin ahal izango dira.
- Txartela sistema informatikoetan erabiltzea
- Ordenagailuko saioari hasiera ematea -Smart Card Logon
- Aplikazio informatiko guztietara metodo bakar batekin sartzea (Single sign on)
- Posta elektronikoak sinatzea.
- VPN
Ziurtagirien aldakortasuna dela eta, oso bestelako erabiltzaileen profiletara egokitzeko aukera ematen duen tresna da. Horrenbestez, zure enpresaren/entitatearen izaeraren arabera ziurtagiri korporatibo jakin bat dagokizu:
» KORPORATIBO PRIBATUA
» KORPORATIBO ETA LANGILE PUBLIKOA
Ziurtagiri korporatiboei buruzko kontsultak egiteko edo zure enpresan/administrazioan proiektu korporatibo bati hasiera emateko moduari buruzko informazioa jasotzeko, jar zaitez gurekin harremanetan info@izenpe.comhelbide elektronikoaren bitartez.
« Ziurtagiri digitalen motetara itzuli
|