Izenpe

izenpe telefonoa 902542542

Hasiera

Nora Itzuli:
  1. Hasiera
 

Herritarren Ziurtagiria

Herritarraren ziurtagiria sinadura elektronikoko ziurtagiri bat da, legez onartutako ziurtagiria, ziurtagiri digitalen artean seguruena. Dagokion sinadura legez onartzen da, eskuz idatzitakoa bezalaxe.

Onartutako sinadura elektronikoko IZENPEren ziurtagiri honen bidez telematikoki jar zaitezke harremanetan administrazioekin (tokikoekin, forukoekin, autonomikoekin eta estatukoekin), baita gero eta entitate gehiagorekin ere, hala nola finantza-entitateekin.

                                                                                       

Nola eska dezaket nire Herritarraren ziurtagiria?

Herritarraren ziurtagiria eskatzeko hitzordua eskatu beharko duzu hemen eta IZENPEk  “erregistro-puntu” gisa gaitutako guneetakoren batera joan beharko duzu. Gune horretan, indarrean dagoen NANa edo PASAPORTEA aurkeztu beharko duzu, eta unean bertan bideratuko dizute ziurtagiria.

Nahi izanez gero, eskaera-formularioa betetzeko lanak aurrera ditzakezu eta hitzordua duzunean sinatuta eraman dezakezu. Bertatik deskarga dezakezu »

 

Herritarraren beste ziurtagiri bat edo ONA baduzu, edo NAN elektronikoa baduzu, eskaera hori on-line egin dezakezu eta aditzera ematen diguzun posta-helbidean jaso dezakezu »

 Zure ziurtagiria martxan jartzeko lagunduko dizugu gure giden bitartez »

 

«Ziurtagiri digital motetara itzultzea

Azken eguneratzea: 2013/05/15